Datorren urtera arte
Donosti Cupeko baloia gelditu da, eta futbol jokalari gazteek agur esan diote elkarri, behintzat, datorren urtera arte. Astebetez Oarsoaldeko hiru zelaietan (Fanderia, Beraun eta Oiartzun) etorkizuneko jokalarien erakusleihoa den txapelketako partidak jokatu dituzte, baina iritsi da agurtzeko garaia, eta baita zenbakiak ateratzeko garaia ere. Antolatzaileek zehaztu dutenez, 42 partida inguru jokatu dituzte eskualdeko zelai bakoitzean. Bertan, mundu osotik etorritako taldeek neurtu dituzte indarrak, etxeko taldeak baztertu gabe. Frantziatik, AEBetatik, Australiatik, Senegaldik, Erresuma Batutik eta beste zenbait txokotatik etorri dira. Konpetentzia handia izan den arren, eskualdeko taldeek ere nahiko maila ona erakutsi dute. Oiartzun, esaterako, txapeldun izan da G-18 taldean. Orereta Cafe, berriz, txapeldunorde izan da, B-19 taldean. Kontsolazio fasean, berriz, txapeldunorde izan dira Allerru eta Behobia. Antolatzaileak, pozik Eskualdeko partidekin eta horien kudeaketarekin pozik azaldu dira Donosti Cupeko antolatzaileak. Oro har, txapelketan kirol maila ona egon dela nabarmendu du Jordi Telletxea kirol zuzendariak, eta inolako arazorik ez dutela izan lehiatik kanpo. Eskualdeko zelaietan ere tratu ona jaso dutela zehaztu du Telletxeak. Oiartzunen, esaterako, Koldo Fernandezek egin duen lana aipatu du; Fanderian, berriz, Touring taldearen kudeaketa, eta Beraunen, instalazioen arduradunaren tratua. Behar izan duten guztietan laguntza eman dietela adierazi du, eta hori eskertzekoa izan dela. Orain, atsedenaldia dator, baina irailetik aurrera, [...]
Donosti Cupeko baloia gelditu da, eta futbol jokalari gazteek agur esan diote elkarri, behintzat, datorren urtera arte. Astebetez Oarsoaldeko hiru zelaietan (Fanderia, Beraun eta Oiartzun) etorkizuneko jokalarien erakusleihoa den txapelketako partidak jokatu dituzte, baina iritsi da agurtzeko garaia, eta baita zenbakiak ateratzeko garaia ere.
Antolatzaileek zehaztu dutenez, 42 partida inguru jokatu dituzte eskualdeko zelai bakoitzean. Bertan, mundu osotik etorritako taldeek neurtu dituzte indarrak, etxeko taldeak baztertu gabe. Frantziatik, AEBetatik, Australiatik, Senegaldik, Erresuma Batutik eta beste zenbait txokotatik etorri dira.
Konpetentzia handia izan den arren, eskualdeko taldeek ere nahiko maila ona erakutsi dute. Oiartzun, esaterako, txapeldun izan da G-18 taldean. Orereta Cafe, berriz, txapeldunorde izan da, B-19 taldean. Kontsolazio fasean, berriz, txapeldunorde izan dira Allerru eta Behobia.
Antolatzaileak, pozik
Eskualdeko partidekin eta horien kudeaketarekin pozik azaldu dira Donosti Cupeko antolatzaileak. Oro har, txapelketan kirol maila ona egon dela nabarmendu du Jordi Telletxea kirol zuzendariak, eta inolako arazorik ez dutela izan lehiatik kanpo.
Eskualdeko zelaietan ere tratu ona jaso dutela zehaztu du Telletxeak. Oiartzunen, esaterako, Koldo Fernandezek egin duen lana aipatu du; Fanderian, berriz, Touring taldearen kudeaketa, eta Beraunen, instalazioen arduradunaren tratua. Behar izan duten guztietan laguntza eman dietela adierazi du, eta hori eskertzekoa izan dela.
Orain, atsedenaldia dator, baina irailetik aurrera, datorren urterako hasi beharko dute prestatzen baloiak berriro gira dezan.