Erreboteko finala eta joko garbiko finalerdia etzi jokatuko dituzte
Erreboteko Euskal Herriko Finala bertan behera geratu zen igandean, Hazparnen (Lapurdi) euria ari zuelako. Etzi jokatuko dute, azkenean, 10:30ean. Bestalde, Joko Garbiko Euskal Herriko finalerdia edo finalaurrekoa ere jokatuko dute etzi Txosteko pilota...
Erreboteko Euskal Herriko Finala bertan behera geratu zen igandean, Hazparnen (Lapurdi) euria ari zuelako. Etzi jokatuko dute, azkenean, 10:30ean.
Bestalde, Joko Garbiko Euskal Herriko finalerdia edo finalaurrekoa ere jokatuko dute etzi Txosteko pilotariek. Baigorri izango dute aurrean, eta Baigorrin (Nafarroa Beherea) izango da partida, arratsaldean.
Ibai Telletxeak, Xabier Ondarok eta Yosu Leonetek osatuko dute plazako hirukotea. Zaila daukate lehia. Baigorriarrak euren etxean jokatzen dute eta bere taldeko onenak izan dira, partidarik galdu gabe. Hala ere, ezustearen bila doaz Txostekoak, ilusio handiarekin.