Erromeria Egunarekin hitzordua dute dantzazaleek
“Egun batean egiteko sortu zen, 1989. urtean, eta kasik giroak eta herriko jendeak eskatuta jarraitu du; oharkabean, hamahiru urte pasatu dira”. Jon Maia Ereintzako kidearen hitzak dira, Erromeria Egunari buruz. Larunbatean berriro itzuliko da, eta egun osoko ekitaldia prestatu du Ereintza Dantza Taldeak herritar guztiek parte hartu dezaten. Atzo aurkeztu zuten ekitaldia, eta ordezkaritza zabala bildu zen: Ereintzako kideak, Alkarkide txarangako kideak, Sunbillako joaldunak eta udalaren izenean, Garazi Lopez de Etxezarreta Kultura zinegotzia. Aurtengo berritasun nagusia herri bazkariarekin etorriko da. Orain arte, Galtzarabordako kiroldegian egin izan da, baina aurten Koldo Mitxelena plazara eramango dute. 500 pertsonentzako menua prestatuko dute Intxaurrondoko Lagunek, eta sarrerak salgai daude Ereintza elkartean, Arkaitza tabernan eta Belen gozotegian 15 eta 10 euroren truke. Jaialdi gaztea izan arren, pixkanaka finkatzen ari dela nabarmendu zuten antolatzaileek. Jaialdiarekin batera finkatzen ari den beste ekimena neskatxen soka dantza da. Duela lau urte herrian zegoen ikuspegia gizonek bakarrik egiten zutela zela jakinarazi zuen Maiak, eta horri buelta emate aldera orduz geroztik neskatxena ari direla sustatzen. Bestalde, larunbateko Erromeria Egunarekin lotuta, dantza ikastaroak egiten ari dira. Gaur, 19:00etatik 20:30era jauzien gaineko oinarrizko pausoak irakatsiko dituzte, eta bihar, berriz, Aiko taldearekin dantza lotuak nola egiten diren ikasi ahal izango dute izena ematen dutenek. [...]
“Egun batean egiteko sortu zen, 1989. urtean, eta kasik giroak eta herriko jendeak eskatuta jarraitu du; oharkabean, hamahiru urte pasatu dira”. Jon Maia Ereintzako kidearen hitzak dira, Erromeria Egunari buruz. Larunbatean berriro itzuliko da, eta egun osoko ekitaldia prestatu du Ereintza Dantza Taldeak herritar guztiek parte hartu dezaten.
Atzo aurkeztu zuten ekitaldia, eta ordezkaritza zabala bildu zen: Ereintzako kideak, Alkarkide txarangako kideak, Sunbillako joaldunak eta udalaren izenean, Garazi Lopez de Etxezarreta Kultura zinegotzia.
Aurtengo berritasun nagusia herri bazkariarekin etorriko da. Orain arte, Galtzarabordako kiroldegian egin izan da, baina aurten Koldo Mitxelena plazara eramango dute. 500 pertsonentzako menua prestatuko dute Intxaurrondoko Lagunek, eta sarrerak salgai daude Ereintza elkartean, Arkaitza tabernan eta Belen gozotegian 15 eta 10 euroren truke.
Jaialdi gaztea izan arren, pixkanaka finkatzen ari dela nabarmendu zuten antolatzaileek. Jaialdiarekin batera finkatzen ari den beste ekimena neskatxen soka dantza da. Duela lau urte herrian zegoen ikuspegia gizonek bakarrik egiten zutela zela jakinarazi zuen Maiak, eta horri buelta emate aldera orduz geroztik neskatxena ari direla sustatzen.
Bestalde, larunbateko Erromeria Egunarekin lotuta, dantza ikastaroak egiten ari dira. Gaur, 19:00etatik 20:30era jauzien gaineko oinarrizko pausoak irakatsiko dituzte, eta bihar, berriz, Aiko taldearekin dantza lotuak nola egiten diren ikasi ahal izango dute izena ematen dutenek. Horretarako, email bat idatzi beharko da dantza@kukai.info helbidera.