Karmenetako pregoia, bihar, Trintxer Zahar Abesbatzaren eskutik
Karmenak hastear daude eta honezkero ospakizunetan dabiltza trintxerpetarrak. Bihar abestuko du pregoia Trintxer Zahar abesbatzak, Karmengo Amaren parrokian, 20:00etan. Ordu erdi lehenago, parrokian bertan, Karmengo Amaren aldeko hirurrena izango da. T...
Karmenak hastear daude eta honezkero ospakizunetan dabiltza trintxerpetarrak. Bihar abestuko du pregoia Trintxer Zahar abesbatzak, Karmengo Amaren parrokian, 20:00etan. Ordu erdi lehenago, parrokian bertan, Karmengo Amaren aldeko hirurrena izango da.
Trintxer Zahar Abesbatzak jaietako pregoia abestu bitartean, Azkueneko pistetan, XV. Jose Maria Elgezabal Oroimenezkoaren barruan, final-laurdenak jokatuko dituzte.
Erretiratuen egoitzan, bestalde, eguerdiaz geroztik da zabalik urtero barrutiko jaietan zabaltzen duten eskulanen erakusketa. Jaiak bitartean bisitatu ahal izango da.
Jaiak etzi hasiko dira, 20:00etan, txupinazoarekin. Aurretik haurrentzako jolasak izango dira Azkuenen, eta jada gauean Karmengo Amaren egunaren bezperan urtero izaten den danborrada tradizionala irtengo da.