Mikel Mitxelena ‘Txami’-k irabazi du berriro Argazkiez blai! argazki lehiaketa
Atzo banatu zituzten III. Argazkiez blai! lehiaketako sariak, eta iaz bezala, berriro sari nagusia Mikel Mitxelena Txami oiartzuarrak eskuratu zuen. 7 am izeneko argazkia izan da irabazlea, epaimahaiak hala erabakita. Hiru mailatan, hiru sari nagusi banatu zituzten herenegun, eta horrez gain, Oiartzungo argazki onenari saria. Interneteko sariak, berriz, hutsik geratu dira. Gazteria eta Kirol Sailetik jakinarazi zutenez, hainbat erabiltzailek ez dute behar bezala parte hartu lehiaketan, eta webgunearen erabilera okerra egin dute. Hala, sailak berak eta epaimahaiko kideek erabakita, hutsik geratu dira maila guztietako Interneteko sariak. Datorren urtera begira, sari hori mantendu, aldatu edo zer egin pentsatuko dutela jakinarazi dute. Gazteria eta Kirol Saileko kideek eta epaimahaiak nabarmendu zutenez, maila altua, «polita» izan da aurten ere lehiaketan, baina Interneteko arazoari esker, horietako batzuk lehiaketatik kanpo geratu dira. 157 parte hartzaile izan dira, eta 412 argazki igo dituzte. Orain, argazkiekin erakusketa jarri dute udaletxeko areto nagusian. hilaren 21a arte egongo da jarrita. Haurrak (12 urte arte) 1. Lanaren emaitza, Peru Ruiz de Azua. 2. Denbora igarotzen den bitartean, Lide Galdos. 3. Itsas txakur trebea, Sara Perez. Oiartzungo onena. Arrain bitxia, Maialen Lekuona. Nerabeak (13-17) 1. Santirso, Asier Badiola. 2. Amish-ak volleyballean, Uxue Arretxea. 3. Atardecer, Nico Meyer. Oiartzungo onena. Harkaitzan gora [...]
Atzo banatu zituzten III. Argazkiez blai! lehiaketako sariak, eta iaz bezala, berriro sari nagusia Mikel Mitxelena Txami oiartzuarrak eskuratu zuen. 7 am izeneko argazkia izan da irabazlea, epaimahaiak hala erabakita.
Hiru mailatan, hiru sari nagusi banatu zituzten herenegun, eta horrez gain, Oiartzungo argazki onenari saria.
Interneteko sariak, berriz, hutsik geratu dira. Gazteria eta Kirol Sailetik jakinarazi zutenez, hainbat erabiltzailek ez dute behar bezala parte hartu lehiaketan, eta webgunearen erabilera okerra egin dute. Hala, sailak berak eta epaimahaiko kideek erabakita, hutsik geratu dira maila guztietako Interneteko sariak.
Datorren urtera begira, sari hori mantendu, aldatu edo zer egin pentsatuko dutela jakinarazi dute.
Gazteria eta Kirol Saileko kideek eta epaimahaiak nabarmendu zutenez, maila altua, «polita» izan da aurten ere lehiaketan, baina Interneteko arazoari esker, horietako batzuk lehiaketatik kanpo geratu dira. 157 parte hartzaile izan dira, eta 412 argazki igo dituzte.
Orain, argazkiekin erakusketa jarri dute udaletxeko areto nagusian. hilaren 21a arte egongo da jarrita.
Haurrak (12 urte arte)
- 1. Lanaren emaitza, Peru Ruiz de Azua.
- 2. Denbora igarotzen den bitartean, Lide Galdos.
- 3. Itsas txakur trebea, Sara Perez.
- Oiartzungo onena. Arrain bitxia, Maialen Lekuona.
Nerabeak (13-17)
- 1. Santirso, Asier Badiola.
- 2. Amish-ak volleyballean, Uxue Arretxea.
- 3. Atardecer, Nico Meyer.
- Oiartzungo onena. Harkaitzan gora pixkanaka, Txomin Nazabal.
Gazteak (18-29)
- 1. 7 am, Mikel Mitxelena.
- 2. Fragmentos de luz, Silvia Santo Domingo.
- 3. Gurpila jolas, Lander Arbelaitz.
- Oiartzungo onena. Aiako Harriak, Didaka Amutxastegi.
Argazki sarituak: Gazte Oiartzun atarian.