Tesinsako zortzi langileren kaleratzea salatzeko manifestazioa egingo dute
Lezoko Tesinsa enpresak zortzi langile kaleratu dituela eta, manifestazioa antolatu du LAB sindikatuak ostegun eguerdirako. Tesinsa lantegitik (108 poligonoan dago enpresa, Olaizola kalean) aterako da manifestazioa, 12:00etan. Greba eguna ere antolatu dute langileek ostegunerako. Eraikuntza enpresa da Tesinsa. Oarso Bidasoko LABeko arduradun Zorion Ortigosak azaldu du egoera: “Eraikuntza enpresa denez, urte askoan irabazi handiak izan ditu. Gehienbat obra publikoak egin ditu, eta horiei esker irabazi du dirua”. Kaleratu dituzten zortzi langileek kontratu finkoa dutela dio Ortigosak. “Tesinsan denbora asko daramaten langileak dira kaleratu dituztenak; ez dira bi hilabeterako kontratatu dituztenak”, azaldu du. “Malgutasun kontuak” Kaleratzea salatzeaz gain, “kontratuen malgutasun kontuak” ere salatu nahi ditu LAB sindikatuak. “Enpresaren jokaera salatu nahi dugu: lan gutxiago dagoenean kontratuekin nahi dutena egiten dute, eta jendea kaleratzeko aprobetxatzen dute”. Horrela, mobilizazioak planteatu dituzte Tesinsan, “nahiz eta, historikoki, asko mugitu den enpresa ez den izan”. LABek ditu Enpresa Batzordeko bost ordezkariak, eta kezkatuta daude enpresaren etorkizunarekin, urteetan lan publikoak egin dituelako eta orain obra horiek behera egin dutelako. Pasa den otsailean ere mobilizatu ziren Tesinsako langileak. Orduan suspentsioa proposatu zuen enpresak, lan falta argusiatuz. “Hainbat langile langabeziara joango ziren, gero itzultzeko konpromisoarekin”, esan du Ortigosak. Hala ere, enpresak behin-behineko kontratua zuten zortzi langile kaleratu zituen, langileen [...]
Lezoko Tesinsa enpresak zortzi langile kaleratu dituela eta, manifestazioa antolatu du LAB sindikatuak ostegun eguerdirako. Tesinsa lantegitik (108 poligonoan dago enpresa, Olaizola kalean) aterako da manifestazioa, 12:00etan. Greba eguna ere antolatu dute langileek ostegunerako.
Eraikuntza enpresa da Tesinsa. Oarso Bidasoko LABeko arduradun Zorion Ortigosak azaldu du egoera: “Eraikuntza enpresa denez, urte askoan irabazi handiak izan ditu. Gehienbat obra publikoak egin ditu, eta horiei esker irabazi du dirua”.
Kaleratu dituzten zortzi langileek kontratu finkoa dutela dio Ortigosak. “Tesinsan denbora asko daramaten langileak dira kaleratu dituztenak; ez dira bi hilabeterako kontratatu dituztenak”, azaldu du.
“Malgutasun kontuak”
Kaleratzea salatzeaz gain, “kontratuen malgutasun kontuak” ere salatu nahi ditu LAB sindikatuak. “Enpresaren jokaera salatu nahi dugu: lan gutxiago dagoenean kontratuekin nahi dutena egiten dute, eta jendea kaleratzeko aprobetxatzen dute”.
Horrela, mobilizazioak planteatu dituzte Tesinsan, “nahiz eta, historikoki, asko mugitu den enpresa ez den izan”. LABek ditu Enpresa Batzordeko bost ordezkariak, eta kezkatuta daude enpresaren etorkizunarekin, urteetan lan publikoak egin dituelako eta orain obra horiek behera egin dutelako.
Pasa den otsailean ere mobilizatu ziren Tesinsako langileak. Orduan suspentsioa proposatu zuen enpresak, lan falta argusiatuz. “Hainbat langile langabeziara joango ziren, gero itzultzeko konpromisoarekin”, esan du Ortigosak. Hala ere, enpresak behin-behineko kontratua zuten zortzi langile kaleratu zituen, langileen ordezkariak enpresarekin negoziatzen ari ziren bitartean.
Orduan ere, LABek enpresaren jokabidea salatu zuen, hitz hauekin: “Onartezina da kudeaketa txarraren ondorioak eta lan faltaren ondorioak langileen bizkar gainean soilik erortzea, are eta gehiago urteetan zehar irabazi handiak metatu direnean”.
Espainiako Gobernuak aurrera atera zuen lan erreforma ere horren erantzule egin du: “Enpresariei lan kontratuak egiteko erraztasunak egoera horiek baimentzen ditu”.