“Errausketaren kontra mugitzen jarraitu behar dugu”
Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Plataformen Koordinadorak urteak daramatza hondakinen errausketaren aurkako borrokan, eta hainbat ekintza egin ditu: “Denbora luzean aritu arren ez dugu etsi eta gainera gizartean hiri-hondakinen arazoaren inguruk...
Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Plataformen Koordinadorak urteak daramatza hondakinen errausketaren aurkako borrokan, eta hainbat ekintza egin ditu: “Denbora luzean aritu arren ez dugu etsi eta gainera gizartean hiri-hondakinen arazoaren inguruko kontzientzia sortu dugula ziur gaude”. Oraindik ere, hondakinak erraustearen aurka mugitzen jarraitzea tokatzen dela gogorarazi dute Koordinadorako kideek.
Maiatzeko Udal eta Foru hauteskundeen ondoren Gipuzkoako panorama politikoa erabat aldatu dela nabarmendu du Koordinadorak: “Errausketaren aldeko apustu argia egin duten aukera politikoek jipoi galanta jaso duten bitartean, hondakinen kudeaketa arrazionalagoaren aldekoek hartu dute agintea Foru Aldundian eta udaletxe gehienetan”.
Aldaketa hau pauso bat besterik ez da erraustearen aurkako taldeen iritziz: “Errausketaren aurka eta hondakinen gaikako bilketaren alde lanean inoiz baino gogorrago ekiteko garaian gaude herritarrok. Denon ardura mugimendu hau Gipuzkoako beste herri eta hiri guztietara zabaltzea”.
Hala, igandean 11:30ean, Donostiako Kontxako hondartzan egingo duten giza katean parte hartzeko deia egin diete herritar guztiei.