Euskalakariei hitza emanez, AEK
Oarsoaldeko AEKko euskaltegiek matrikulazio kanpaina abiatu dute, AEKk hitza ematen dizu lemapean Hitza dute lan tresna AEKn, eta lanabes duten hori bera eskaini nahi izan diete aurten euskaldundu nahi duten lagunei. AEKk hitza ematen dizu lemapean, Oarsoaldeko AEKko arduradunek aurtengo matrikulazio kanpaina aurkeztu egin zuten atzo, Pasai Antxon. «Gure metodologia hitzan oinarritzen da eta gure bokazioa hitza herritar guztiei ematea da, euskalduntzea Euskal Herriko eta Oarsoaldeko azken txokoraino eramatea», azaldu zuten. Bokazio horri jarraituz, azken urteotan «helduen euskalduntzearen eta alfabetatzearen arloak eskatu dituen erronka berrietara egokitzeko ahalegina» egin dutela eta lan horrek guztiak «askotariko fruituak» eman dituela adierazi zuten eskualdeko AEKko arduradunek. Ohiko euskalduntze arrunteko eskolak eskaintzeaz gain beste hainbat aukera dituztela gogoratu zuten AEKkoek, besteak beste ordutegi aldetik ezintasunak izan ditzaketen ikasleei zuzendutako autoikaskuntza sistema, familia transmisiorako kanpainak Gogoa Zubi berritzailea kasu, enpresa eta bestelako elkarteen neurrira egindako ikastaroak, edota erabilera laguntzeko sortutako ekimenak. Informazio zabalagoa nahi duenak, ondoan ageri den helbideetara jo dezake.
Oarsoaldeko AEKko euskaltegiek matrikulazio kanpaina abiatu dute, AEKk hitza ematen dizu lemapean
Hitza dute lan tresna AEKn, eta lanabes duten hori bera eskaini nahi izan diete aurten euskaldundu nahi duten lagunei. AEKk hitza ematen dizu lemapean, Oarsoaldeko AEKko arduradunek aurtengo matrikulazio kanpaina aurkeztu egin zuten atzo, Pasai Antxon. «Gure metodologia hitzan oinarritzen da eta gure bokazioa hitza herritar guztiei ematea da, euskalduntzea Euskal Herriko eta Oarsoaldeko azken txokoraino eramatea», azaldu zuten.
Bokazio horri jarraituz, azken urteotan «helduen euskalduntzearen eta alfabetatzearen arloak eskatu dituen erronka berrietara egokitzeko ahalegina» egin dutela eta lan horrek guztiak «askotariko fruituak» eman dituela adierazi zuten eskualdeko AEKko arduradunek.
Ohiko euskalduntze arrunteko eskolak eskaintzeaz gain beste hainbat aukera dituztela gogoratu zuten AEKkoek, besteak beste ordutegi aldetik ezintasunak izan ditzaketen ikasleei zuzendutako autoikaskuntza sistema, familia transmisiorako kanpainak Gogoa Zubi berritzailea kasu, enpresa eta bestelako elkarteen neurrira egindako ikastaroak, edota erabilera laguntzeko sortutako ekimenak. Informazio zabalagoa nahi duenak, ondoan ageri den helbideetara jo dezake.