Santakrutzetako danborradaren entseguak ari dira egiten
Santakrutzak ate joka ari dira, eta herriko elkarteak hasi dira jaietarako danborrak prestatzen. Horrela, elkarteak entseguak egiten ari dira egun hauetan. Altzate Auzo Elkarteko danborradak gaur egingo dute lehenengo entsegua eta bihar egingo dute big...
Santakrutzak ate joka ari dira, eta herriko elkarteak hasi dira jaietarako danborrak prestatzen. Horrela, elkarteak entseguak egiten ari dira egun hauetan.
Altzate Auzo Elkarteko danborradak gaur egingo dute lehenengo entsegua eta bihar egingo dute bigarrena, 20:00etan. Pasa den asteburuan, auzoko jaietan, izan zuten danborra jotzeko aukera. Ixkulinek, Allerruk eta Tiñeluk, berriz, bihar arratsaldean egingo dute hirugarren saioa eta azkena, berriz, etzi.
Hilaren 13an egingo dute lau elkarteek danborrada. Lehenago, baina, entsegu orokorra egingo dute elkarrekin. Saldise plazan izango da, datorren astelehenean.