Gaur arratsaldean etorriko dira Errege Magoak
Badatoz Errege Magoak. Gaur arratsaldean etorriko dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar herria bisitatzera, eta eurekin batera opari zakukada erraldoia ekarriko dute. Bigarren aukera izango dute bihar, beraz, Olentzeroren oparirik jaso ez zutenek edo bigar...
Badatoz Errege Magoak. Gaur arratsaldean etorriko dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar herria bisitatzera, eta eurekin batera opari zakukada erraldoia ekarriko dute. Bigarren aukera izango dute bihar, beraz, Olentzeroren oparirik jaso ez zutenek edo bigarren oparia, agian, urte honetan ondo portatu direnek. Errege Magoei arratsaldeko zazpietan egingo diete harrera udaletxean, baina aurretik kabalgata izango da. 18:00etan aterako dira Tulle kaletik.
Erdialdeko kaleetan ibili denez kabalgata, trafikoan aldaketak eragingo ditu, eta ordu horretan bide alternatiboak erabiltzea gomendatzen da.
Ordu berean Beraunetik ere pasatuko dira, eta auzoan zehar ibili ondoren, elkartearen egoitzara joango dira. Bertan, haurren eskutitzak jasoko dituzte, eta sorpresatxoren bat ere izango da.