Ia 11.000 bisitari izan ditu Ficobako gabonetako parkeak
Ficoba erakustazokak urtero antolatutako Pin Pan Pun Eguberrietako Haur Parkeak (EHP) 10.740 bisitari jaso ondoren ateak itxi ditu. Abenduaren 19an ikasleentzako bakarrik ireki zuten arren, abenduaren 21etik urtarrilaren 4a arte pertsona orok parte hartu ahal izan du eskainitako jardueretan. Hala, konten agertu da Elena Casuso EHPko zuzendaria: “Oso pozik gaude bai gure EHPk berriz bildu duen lagun kopuruarengatik, bai edizio horretarako antolatu ditugun jarduera guztiek izan duten harrerarengatik”. Era guztietako jarduerak Antolatzaileek adierazi dutenez, bisitariek gehien baloratu dutena erakustazokak eskainitako instalazioen zabaltasuna izan da. “Horri esker erosotasunez gozatu ahal izan da Ficobako hiru pabiloiak bete dituzten jarduera ludiko eta hezigarrien eskaintza zabalaz”. Horiek horrela, 3 eta 14 urte bitarteko ume eta gaztetxoentzako aisialdirako jarduerak eskaini ditu parkeak, entretenimendua eta ariketa didaktikoak uztartuz. Elkartasuna, ingurumena, berdintasuna eta osasuna ardatz hartuta, hiru pabilioietan zehar banatutako jolasak aurrera eraman ahal izan dituzte Irungo zein inguruetako txikienek.
Ficoba erakustazokak urtero antolatutako Pin Pan Pun Eguberrietako Haur Parkeak (EHP) 10.740 bisitari jaso ondoren ateak itxi ditu. Abenduaren 19an ikasleentzako bakarrik ireki zuten arren, abenduaren 21etik urtarrilaren 4a arte pertsona orok parte hartu ahal izan du eskainitako jardueretan.
Hala, konten agertu da Elena Casuso EHPko zuzendaria: “Oso pozik gaude bai gure EHPk berriz bildu duen lagun kopuruarengatik, bai edizio horretarako antolatu ditugun jarduera guztiek izan duten harrerarengatik”.
Era guztietako jarduerak
Antolatzaileek adierazi dutenez, bisitariek gehien baloratu dutena erakustazokak eskainitako instalazioen zabaltasuna izan da. “Horri esker erosotasunez gozatu ahal izan da Ficobako hiru pabiloiak bete dituzten jarduera ludiko eta hezigarrien eskaintza zabalaz”.
Horiek horrela, 3 eta 14 urte bitarteko ume eta gaztetxoentzako aisialdirako jarduerak eskaini ditu parkeak, entretenimendua eta ariketa didaktikoak uztartuz. Elkartasuna, ingurumena, berdintasuna eta osasuna ardatz hartuta, hiru pabilioietan zehar banatutako jolasak aurrera eraman ahal izan dituzte Irungo zein inguruetako txikienek.