Etorkizunaren Alde plataformak Elkartasun Eguna antolatu du gaur, martxoaren 11n Iruñean atxilotu zituzten lau gazteei eta hurbilekoei babesa adierazteko.
Gazte kuadrillak, futbito txapelketa bitartean.
Martxoaren 11n Iruñean atxilotu zituzten lau gazteei babesa emateko eguna da gaurkoa. Etorkizunaren Alde plataformak Elkartasun Eguna antolatu du, atxilotuei eta haien hurbilekoei babesa eta sostengua emateko. Aurretik, hainbat kolektibo, talde eta alderdiren babesa jasota dute gazteek.
Jarduera gehienak gaur badira ere (bazkaria, kontzertuak…), atzo hasi zen futbito txapelketa Miguel Irastorzako zelaian. Hainbat gazte kuadrillak, kirolarekin, bat egin dute Etorkizunaren alde leloarekin.
Futbito txapelketaren ondoren iritsi da Esmalteriako herri bazkaria. Ehunka entzuleren aurrean, Xenpelar Bertso Eskolako kideek, atxilotuek beraiek idatzitako bertsoak abestu dizkiete mahaiaren bueltan bildu direnei. Txaloak, zaparrada antzekoak izan dira.
Gauean kontzertuak egingo dituzte, gaztetxean.
Ondokoak, futbito txapelketako eta bazkariko hainbat irudi dira.