Iruñean estreinatuko dute dokumentala, Pasaian, azaroaren 11n ikus ahal izango da.
Asteartean (hilak 24) estreinatuko da Pasaiako segada oinarri duen dokumentala. Irun?eko Golem Baiona zinema aretoan da zita, 20:00etan. Dokumentalaren estreinaldian, Pasaiako segadan hildakoen senideak, dokumentala garatu duen lan talde teknikoa, elkarrizketatuak eta ordezkari instituzionalak izango dira.
Crowdfunding kanpainan parte hartu zutenei lehentasuna eman diete estreinaldirako sarrerak erreserbatzeko orduan eta 200 eserleku erreserbatuta daude jada; hala ere, beste 100 sarrera libre daude oraindik. Estreinaldirako eserleku bat erreserbatu nahi duenak, nahikoa du, izen-abizenak eta zenbat eserleku nahi dituen zehaztuz mezu bat idaztea.
Estreinaldiren ondoren, dokumentala Euskal Herriko hainbat zinema aretotan ikusteko aukera izango da. Garrantzia berezia izango dute, estreinaldiaz gain, Azpeitia eta Pasai Donibaneko emanaldiek. Azpeitian urriaren 26, 29 eta 30ean izango dira emanaldiak, Soreasu antzokian, eta Donibanen, azaroaren 11n, Juanma Berasategi aretoan.
Segada gogoan
1984ko martxoaren 19an Pasaian jazotako gertaerak ditu oinarri dokumentalak. Pasaiako badian poliziak Jose Mari Izura, Rafa Delas, Dioni Aizpuru eta Pedro Mari Isart hil zituen egun hartan. Gorpuek, guztira, 113 bala-zulo zituzten.
Dokumentalean, hildakoen senideek parte hartu dute, baita Joseba Merino eta Rosa Jimeno ere, gertaeren lekuko zuzenek. Horrez gain, Pasaiako herritarren testigantzak bildu dituzte eta baita Santi Gonzalez eta Miguel Castells abokatuen adierazpenak ere. Carlos Garaikoetxea, Paco Etxeberria, Fernando Orgambides (El Paiseko kazetaria ohia), eta Enrique Villareal “El Drogas” hitz egin dute ere dokumentalean.
Egileek iragarri dutenez, dokumentalak “ikerketa lana, zehaztasuna eta sakontasuna” ditu oinarri, eta thiller-a eta drama uztartzen dituela zehaztu dute, “irudi gogorrak eta momentu intimo eta sentikorrak barnebilduz”.
Dokumentalak Berria egunkariaren eta Gogora Institutuaren babesa du.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.