Grebara deia egin dute Pasaiako emakumeek
Grebara joateko arrazoiak eman dituzte gaur Pasaiako emakumeek Trintxerpen egin duten agerraldi jendetsuan. Bizikleta martxa ere egin dute.
- 18:00etan, Trintxerpeko alkateordetzan, Figuras ocultas filmaren emanaldia
- 21:30ean, Antxoko Basari elkartean, Onintza Enbeita eta Miren Amurizarekin bertso afaria (sarrerak Kamio eta Leunda tabernetan).
- 19:00etan, Trintxerpeko alkateordetzan, Eraikuntza eta begiradak izenburupean mahai-ingurua zuzenbidean, kirolean, argazkilaritzan eta arkitekturan dabiltzan bost emakumerekin.
- 19:30ean, San Pedroko Zurruna zineklubean, Elena filmaren proiekzioa.
- 18:30ean, eta apirilaren 8ra arte, Virginia Gil Cousoren lanekin erakusketa zabalduko dute Ziriza Etxean (asteazkenetik larunbatera 18:30.20:30 ordutegia izango du, eta igande eta jaiegunetan 11:30-13:00). Bakardadeak/Soledades du izena mostrak.
- Antxorako egitaraua antolatu dute: 11:00etan, Zumardian elkartuko dira 12:00etan Renferen geltoki parean elkarretaratzea egiteko; 12:15ean, herriari buelta aldarrikatzailea emango diote; 14:00etan, bazkari autogestionatua norberak eramandakoarekin; 17:30ean, dantza komunitario tailerra Azokan; 18:30ean, elkarretaratzea Zumardian eta ondoren 18:57ko topoa hartuko dute Errenteria-Oreretako manifestaziora joateko.
- Trintxerpeko alkateordetzan: 19:00etan, Autobiographikal poesia antzeztua mundu mailako emakume poeten poemen ikuskizuna; 20:00etan, luntxa; 20:30ean, mikro irekia eta Harremantxoren ipuin lehiaketako irabazleari sari ematea.
- 09:30etik 13:30era, Donibaneko Juanba Berasategi kultur gunean, Emakin elkartearen eskutik autodefentsa feminista tailerra.
- 12:00etan, Trintxerpeko Ziriza Etxean, Bakardadeak/Soledades mostraren inaugurazioa. Haatik dantza taldeak Lau Eme lana eskainiko du.
- 19:00etan, San Pedroko Antxetan, pintxo jatea eta bakarrizketa.
- 18:00etan, San Pedroko Udal Aretoan, Beatriz Egizabalekin Arratsalde umoretsu bat saioa, emakumearen eta umorearen inguruko tailerra da.