Urtarrilaren 6an, igandearekin, izango da bertso saioa; urtero bezala, zortzi bertsolari igoko dira Elorsoro kiroldegian jarriko duten oholtzara
Elorsoro lepo betetzea espero dute.
Etxerat elkarteak urtero antolatzen du bertso saioa, Oiartzungo Elorsoro kiroldegian. Bere borondatearen kontra dela esan daiteke, urtero azkena izan dadila nahi baitute.
2019koa prest dute. Urtarrilaren 6an (igandea) izango da, 17:30ean hasita, eta urtero bezala, punta-puntako zortzi bertsolari igoko dira oholtzara: Andoni Egaña, Amets Arzallus, Eneko Lazkoz, Jon Martin, Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran eta Unai Iturriaga. Gai jartzaile lanetan Amaia Agirre ariko da.
Etxerat-ek antolatzen du saioa, eta Oiartzungo Udala da laguntzaile. Babesleen artean dago
Oarso Bidasoko Hitza. Dixiduk egin du kartela (
hemen dago ikusgai).
Sarrerak
Sarrerek 12 euro balio dute —15 euro egunean bertan—, eta honako tokietan eros daitezke: Amazkar, Kastro Berri eta Miren tabernetan eta txokolategian.
Oiartzundik kanpo, berriz, honako tokietan: Landare eta Arkaitza tabernetan (Errenteria-Orereta); Lezoko Tiñelu elkartean; Irungo Hazia elkartean; Donotiako Platero eta Herria tabernetan zein Hontza liburudendan; Lesakako Arranon; Hernaniko Garinen; Lasarteko Ilargi tabernan eta Tolosako Raku tabernan.