Martxoko osoko plenoan aztertu dituzten gai guztiak aho batez onartu dituzte. Pikabeneko etxe jabeek eremu bat udalari laga diote, dohainik.
EGK Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak ere gaitzetsi du erasoa; indarkeria matxista gizarte arazoa dela nabarmendu du eta zero tolerantzia izatera deitu du jendartea.
Eguzki Talde Ekologistak bide penaletik ez jarraitzea erabaki du eta zergatiak azaldu ditu.
Errenteriako Udala ez da ados azaldu neurriarekin, baina ez da nahiko izan bertan behera uzteko, izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak %90eko ordezkaritza dute organo horretan.
SOS Arrazakeriako Etxeko Langileen taldeak kolektibo horren bigarren festa antolatu du larunbaterako. Sareak ehuntzera deitu dute sektore horretan lanean diharduten emakumeen egoera prekarioak duintzeko.
Azken eraso matxista salatzera deitu du Oreretako Mugimendu Feministak, kaleak hartu eta politika errealak exijitzera indarkeria matxistarekin amaitzeko.
Apirilaren 10ean eskainiko dute 'Emarri' filma, Viktoria Eugenia antzokian. Julen Lekuona protagonista duen filma, igandean ikusgai, Hendaian.
Gaur jaso du Julen Mendoza alkateak Madrilen Espainiako Estatuko Gizarte Zerbitzuetako Zuzendari eta Kudeatzaileen Elkarteak ematen duen saria. Bigarrenez saritu dute Errenteriako Udala.
Herritarren kezka nagusiak kalitatezko enplegua, berdintasuna eta etxebizitza direla nabarmendu du EAJren alkategai Nahikari Oterminek.