'Dena esanda dago' lelopean, elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean, oraindik dena egiteko dagoelako. Aske izateko neurri integralak eskatu dituzte.
Elorsoro kiroldegian egin dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren finalerdia. Beñat Gaztelumendik irabazi du saioa, eta Martin bigarren izan da.
Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren harira adierazpen instituzionala egin du Errenteriako Udalak. Aho batez onartu dute adierazpen hori udal talde guztiek, eta bertan, indarkeria matxistaren "egitura izaera" nabarmentzearekin batera konpromisoa agertu dute emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte bat eraikitzeko.
Pasaiako Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek adierazpen bateratua helarazi dute Indarkeria Matxistaren Kontrako egunaren harira.
Ez gara hiltzen akatzen gaituzte lelopean 19:00etan abiatuko da manifestazioa Herriko Plazatik.
Atzo bukatu zen IKUSKA. Guy Nativ zuzendariaren 'Skin' irabazi du era berean, publikoak emandako saria.
Egiar mairu baratzetik igorriko zieten elkartasun agurra, baina eguraldiak Arritxulotik egitea behartu du. Nasayuwez, euskaraz eta gazteleraz agiria irakurri dute.
Azaroari dagokion ohiko udalbatzarra izango da etzi arratsekoa. Erresidentziako langileen egoera, Zaldunborda eta hainbat hitzarmen izango dira beste gaiak.
Urtebetetzea gogotik ospatu du ez da gutxiagorako, bertan zituen eta 20 biloba eta 20 birlobetatik asko.
Pasaiako kirol taldeen asteburuko emaitzak ikus daitezke ondoko koadroan. Pasaia eta Trintxerpeko gazteek bina berdindu zuten, barrutien arteko derbian.
Gaur, bihar eta etzi egingo dute bat pintxorik onena prestatzeko lehian Oarsoaldeko bederatzi elkarte gastronomikok, Arditurri elkartea barne.
Haizeteei eta euriari aurre egin zioten antxotarrek larunbat goizean, Laurak Bat elkarteak antolatutako 'photocallean' argazkia atera eta tokiko merkataritzari babesa adierazteko.
Denboraldiko hirugarren garaipena lortu du gizonen taldeak. Emakumeek, berriz, berdinketa garrantzitsua lortu du talde indartsu baten kontra. Areto futbolekoak, lider.