Ostiralean hasiko da. Pou anaien filma, 'Cholitas' dokumentala, Zigor Iturrieta eta Ander Iñarraren sukaldaritza tailerra eta Kirol Saria izango dira plater nagusiak.
Bildumak ehunka jokalari eta entrenatzaileren irudiak biltzen ditu. Kromoak dagoeneko salgai dira Errenteria-Oreretako hainbat salmenta guneetan.
Ion Carballo pasaitarrak eta Maddi Tarragona errenteriarrak txapela jantzi zuten Zumaian jokatutako Gipuzkoako Neguko Piraguismo Txapelketan.
Bidasoa Oarsoko Industrialdeak SAk jakinarazi du, Irunen bi inbertsio egingo dituztela, eta Lezon beste bat (15.000 metro koadroko lursaila erosteko).
OarsoIrrikiak iniziatibak zuhaitz landaketa antolatu du iganderako. San Markoko aparkalekuan gelditu dira, 11:00etan hasteko.
Atzo banatu ziren Repsol gidak ematen dituen eguzkiak. Guztira, hamar eguzkirekin saritu dituzte Bidasoko eta Oarsoaldeko bost jatetxe.
Xuxa Urkia omentzeko batelen estropada Gipuzkoako Batel Ligako seigarren lehia izango da aldi berean. 17:00etan hasiko dira ontziak lehian.
Herriko hiru bikotek jokatu dute, eta hirurek irabazi dute. Horietako bi bikotek datorren faserako txartela lortu dute.
Anbulatorioan odola emateko aukera egongo da gaur arratsaldean, 18:00etan hasi eta 20:00etara arte (edo bukatu arte).
38 ostatuk parte hartuko dute Pasaiako Udalak antolatu duen Gipuzkoako VI. Bakailaozko Pintxo Txapelketan. Atzotik eta martxoaren 8ra bitarte, bakailaoa izango da osagai nagusia taberna eta jatetxeetan.
HITZAk HITZAkideentzat sari indibidual bat eta bikote batentzat beste bat ditu zozketan.
Ohi bezala bilera Alkateordetzan egingo da 19:30etatik aurrera.