Edukiontziak erre dituzte Pasai Antxon
Edukiontziak erre dituzte Pasai Antxon. Nafarroa etorbideko errepidera eraman zituzten edukiontziak, eta han su eman zieten.
Bart gauean ezezagunek bi edukiontzi Nafarroa etorbideko errepidera eraman, eta su eman zieten. Trafikoa eten egin behar izan zuten ekintzagatik.
Suhiltzaileak bertaratu ziren, eta sua kontrolpean izan ondoren itzali egin zuten. Ke zutabe nabarmena eragin zuen suteak. HITZAk dituen datuen arabera, ez da inolako ezbehar pertsonalik izan.