Patxi Ruizekin elkartasunez hainbat mobilizazio egin dituzte Oarso Bidasoan
Patxi Ruizekin elkartasunez hainbat mobilizazio egin dituzte Oarso Bidasoan. Oreretan, Irunen eta Oiartzunen elkarretartzeak, Antxon manifestazioa.
Patxi Ruiz euskal preso iruindarrak borrokaldian darrai, presoen osasun baldintza egokiak berma daitezela eskatzen ari da: hori egiteagatik Murtzia II espetxeko funtzionarioek mehatxatu zuten; horregatik hasi zuen borrokaldia hilaren 11n. Euskal presoen gaineko “salbuespen egoerak” amai daitezela ere aldarrikatzen ari da.
Horren harira, atzo arratsean, elkarretaratzeak egin zituzten Errenteria-Oreretako Herriko Plazan, Irungo San Juan plazan; Pasai Antxon manifestazioa egin zuten. Oiartzunen, berriz, “preso guztiak bizirik eta etxean” nahi dituztela aldarrikatzeko kontzentrazioa egin zuten. Irunen, berriz, Erlaitz taldekoek 48 orduko baraualdia abiatu dute Patxi Ruizen borrokaldia babesteko.
BERRIA egunkariak jaso duenez, Patxi Ruizek egarri greba utzi du; gose grebarekin darrai. Ostegun gauean Murtziako ospitale batera behartuta eraman zuten agindu judizial batekin, eta atzo gauean espetxera bueltatu zuten, hango erietxean dago azken berrien arabera.