2018an Markel Olanori su-hautsa bota ziolako epaitu dute. Elkarretaratzea egin dute auzitegi kanpoan, portuko kutsadura salatzeko.
Beraungo estadioa hobetzeko eta kirolariei, zein herritarrei oro har eremu egokia eskaintzeko obrak egiten ari dira hainbat fasetan. Lehenengo faseak, atletismo pistaren zati bat estaltzea zuen helburua. Lan horiek amaituta, atletismo pistaren mendebaldeko kurban estalkia jarri du udalak, eta horrela estalitako 1.560 metro koadroko eremu bat sortu.
Elkartasun deia egin du Zaporeak egitasmoak: Greziako Lesbos uharteko Moria kanpamentuko errefuxiatuak laguntzeko jakien bilketa egingo du asteburuan Euskal Herrian. Iraila hasieran erre egin zen kanpaleku erraldoi hori. Errenteria-Orereta izango da jakiak utz daitezkeen herrietako bat.
23 administrarik formazio saioak jasotzen ari dira. Berdintasun politiketan oinarrizko printzipioak ezagutu dituzte.
Errenteria-Oreretan hiru eta Pasaian, Oiartzunen eta Lezon bana atzeman zituzten. 100.000 biztanleko azken egunetako tasan, Lezoren datu txarrak.