Victor Fernandez Otxoa lezoarra omendu dute gaur Lezon. Datorren larunbatean, hilaren 27an 40 urte beteko dira Batallon Vasco Españolek lanean ari zen Hernaniko Benta Berri tabernan bizkarretik tirokatu eta tetraplegiko utzi zutela zaurien ondorioz. Hamalau urte geroago hil zen, atentatuak eragindako sufrimendu eta ondorioengatik.