Lekuona Fabrikak hartuko du ikastaroa, Sorlekuak zehazki eta irailaren 9 eta 10ean izango da. Matrikulatzeko epea zabalik dago jada.
Kokalekua emateaz gain, arrapala bat jarriko diote kioskoari irisgarritasuna hobetzeko asmoz.
Etxez etxeko zerbitzuko langileek eskaera guztiak onartzea lortu dute 28 greba egun egin ostean; gaur bertan amaitu dute protesta akordioa sinatuta.
Ibilbide gidatuak egiten hasiko dira abuztua eta urria bitartean Aiako Harria eta Lau Haizeta Parkean, Errenteria-Oreretako Listorreta-Barrengoloia aisialdi guneko Gida Zerbitzu Ofizialaren bidez.
Gidariei, bada, ordezko bideak erabiltzea aholkatu diete: N-1 errepidea eta erdialdeko kaleak, kasu. halaber, erdigunetik oinez joateko asmoa duten herritarrei arretaz ibiltzeko eskatu diete ibilbideak eragina izango duen oinezkoentzako pasabideak zeharkatzerakoan.