Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren OARSO BIDASOKO HITZAren atal berezia.
Bertan eskualdeko herrietako A-25eko albiste jarioa dago ikusgai.
Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren OARSO BIDASOKO HITZAren atal berezia.
Bertan eskualdeko herrietako A-25eko albiste jarioa dago ikusgai.
Antxoko Mugimendu Feministak bilerara deitu ditu pasaitarrak. Grebaren balorazioa egiteaz gainera, herrian eman nahi dituzten "aldaketetan parte hartzera" ere deitu dute.
Oiartzungo Feministen Asanbladak deituta, elkarretaratzea eta performancea egin dute plazan. Aurten hamabi kasu izan dira herrian.
Oreretako Asanblada Feministak deituta, elkarretaratzea egin dute oreretarrek Zumardian. Indarkeria matxistari aurre egingo diotela eta heteropatriarkatua agerian utziko dutela ozen esan dute. Kaleak hartu eta gizartea eraldatzeko beharra aldarrikatu dute. Zaintza sistema publikoa ere eskatu dute.
Bekoz beko elkarteak deituta, elkarretaratzea egin dute antxotarrek Biteri plazan. Indarkeria matxista erabat gaitzetsi eta emakumeen sareak eraikitzeko beharra aldarrikatu dute. Egungo zaintza sistema ereduan ere aldaketak eskatu dituzte.
Azaroaren 25eko ekitaldien barruan, emakume korrikalariek martxa egin zuten atzo herritik. Asteburuan Hondarribiko lasterketan izango dira.
Emakumeen prebentziorako eta erreparaziorako zerbitzuak eskaini nahi ditu Oiartzungo Udalak. Herritarrei dei egin diete larunbateko mobilizazioetan parte har dezaten.
Nora Ziarsolo formatzaileak gidatuko du Pasai Donibaneko Kultur Aterpean egingo den saioa, 18:00etatik 20:30era.
Zazpi konpromiso zehatz beregain hartu ditu Pasaiako Udalak aurten, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira.
Udalean ordezkaritza duten taldeek testu bat adostu dute Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunerako.
Urruntze agindua duten herriko emakumeen egoera ikustarazteko ekintza berezia egin du Oiartzungo Feministen Asanbladak. 24 aulkirekin herriko kasuen atzean dauden errealitateak islatu dituzte.
Hazkunde handiena familia barruko erasoetan izan da. Bikoteek edo bikote ohiek eraso dituzten emakumeen kopurua ere hazi da.
Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna izaki, udalerriko plaza nagusiak bete zituzten atzo iluntzean. Norberaren erantzukizunean jarri zuten gakoa.
Indarkeria matxistaren muturreko ondorioek, lazgarrienek izaten dute oihartzuna, baina indarkeria matxista egunero, uneoro gertatzen da, hamaika modura. Horiek guztiak identifikatzeko lanketa egin dute Orereta Ikastolako ikasleek.