Ekainaren 27tik uztailaren 3ra bitartean egingo dira udalekuak, iazko toki kopurua bikoiztuta. Martxoaren 31ra arte eman daiteke izena. Begirale eta sukaldari bila ari dira.
Eskualdeko plazetan zein hainbat lantegitan elkarretaratzeak egin dituzte, biharko erabakia gutxiegi dela salatu eta euskal esparrua aldarrikatzeko.
Kiroltxartela Mugiment egitasmoaren barne dago Lezo. Horren arabera, beste 62 herritan dauden 114 kirol instalazio erabiltzeko aukera dute lezoarrek.
Erenteriako Udalak Gizatea elkartearekin hitzarmena sinatu du laneratze enpresa zein gizarte ekimeneko enplegu zentro bereziei erreserbatutako kontratuak izan daitezkeen kontratuak identifikatzeko.
Xenpelar Bertso Eskolatik adierazi dute kantuan irtengo direla ostiralean. 18:00etan ekingo diote Arkaitza tabernatik.
Emanaldiz jositako hilabetea antolatu dute txistulariek. Igandean hasiko dira 09:00etan, eta diana Pontikako kaleetan murgilduko da.
Dagoeneko gonbidapena eskuratu ez duen inor ezingo da bertaratu datorren asteazkeneko aurkezpenera. Bi egunetan bete da aretoko edukiera.