Erakusketa bihar hasi, eta apirilaren 30era arte luzatuko da. Bisita komentatuak ere egongo dira.
Ukrainarekin elkartasuna adierazi eta Errusiari erasoak eteteko eskatzea onartu du udalak. Larrialdi Humanitariorako diru-laguntza ere onartu du.
Gaurtik hasita, eta hilabete bukaera bitarte, jarduera ugari antolatu dira Errenteria-Oreretan Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira.
Auzokideek lehenengo bilera egin dute aste honetan, araudia diseinatzen hasteko. Bigarren bilerara deitu dituzte lokala erabili nahi dutenak.
Taldearen seigarren urteurrena ospatuko du bihar Antxoko Muxikoen Taldeak. «Zoro-zoro» dantzatzeko elkartzen hasi eta gaurdaino nola hazi diren azaldu du sortzaileetako batek, Angeli Andres antxotarrak.
Etxekoen zaintzaren hamar ordutik sei emakume batek egiten ditu, gehienetan doan. Ardura horrek «zure buruaz ahaztea» dakarrela salatu dute, eta adinarekin are aldapatsuago bilakatzen dela egoera.
Hilaren 19an ekitaldia egingo dute bigarren aldiz, Abaraxka ludotekak antolatuta, hildakoak gogorarazteko. Herritar guztiei zuzendutakoa da, eta proposamenak biltzen ari dira.
Muguruzaren testuei kolorea jarri die Etxebarriak. Zirikuen gaineko abentura da Trapujale Taldearen ekimenez argitara eman den lana, aurreiritziak "itxuraldatzea" asmo duena.
Zaintza eta ahalduntzea «indibidualetik kolektibora» bihurtzen dihardute bi psikologoek. Pertsona lodien aurkako egiturazko indarkeria lantzen ari dira ‘Lodifobia gorpuztua’ ikastaroarekin.
Atzo arratsaldean 'Gerrarik ez. Ukrainarekin elkartasuna. Blokerik ez' leloari jarraiki elkartu ziren dozenaka herritar.
Kamikaz kolektiboa eta Ttak teatroaren 'Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi' antzezlana, hilaren 13an.
OARSO BIDASOKO HITZAk Martxoak 8ko gehiarriko protagonisten bideoa egin du.
Karraskarien ugaltzea ekiditeko pozoia jarri dute Pasaiako Udaleko Zerbitzu saileko langileek "leku estrategikoetan".
San Pedro eta trintxerpetarren manifestazio bateratua banatzea erabaki dute: lehen barrutian 19:00etan elkartuko dira, eta 19:30ean bestean.
Gaztetxoen mailako Euskal Herriko kluben arteko ligako finala jokatuko dute Mungian, bihar goizean. Gaur, sei partida Madalensoron.
Inauterietako atsedenen ondoren, lehiara itzultzeko unea da, eta herriko kirol talde guztiak bueltatuko dira zelai eta kantxetara asteburu honetan.
Allerruren eta Munttarperen talde nagusiek etxeko lehiak dituzte. Eskubaloiko taldeen kasuan, Donibanen dituzte partidak.
Emakumeen taldeak Realaren bigarren taldearen bisita jasoko du bihar. Gizonek Lezon jokatuko dute eskualdeko derbia.