Eskaerak irailaren 30 baino lehenago egin beharko dira. Eusko Jaurlaritzako MEC 2022 proiektuaren parte da.
Gidariak pareta baten kontra egin du talka, eta ondorioz, su hartu du autoak. Udaltzaingoaren arabera, agenteak iritsi direnerako autoa kiskalita zegoen eta emakumea ospitalera eraman dute, zorabiatu egin baita.
Altzibargo pareta batean iaz agertutako esaldi LGTBIQ+foboaren gainean mural koloretsua margotu berri dute. Atzo inauguratu zuten, Homofobiaren, Bifobiaren eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Egunean.
Altzate eta Bekoerrota kirol guneetako langileak berriz ere kalera atera dira gaur. Euren egoera konpontzen den arte mobilizazioekin jarraituko dute.
Birziklatu proiektuko bizikletak jasotzeaz gain, Hibaikako arraunlariek bizikleten mantenuari eta konponketari buruzko ikastaro bat egin dute.
LGTBI+ kolektiboak kaleak hartu ditu Homofobiaren, Bifobiaren eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Egunean.
Uztailaren 1 arte ordaindu ahal izango da zerga.
Itzulerako partidetan joanekoen errendimendua hobetu bazuten ere, Aiako taldea sailkatu da final laurdenetarako.
Munttar Txistulari Taldeak eta Herri Musikaren Txokoko xirolarru jotzaileek diana egingo dute igandean Lezoko kaleetatik.
'Koudelka. Disparando en Tierra Santa' filma ostegunean, hilak 19, emitituko dute Niessenen, 19:30ean.
Euskal Pilota Egokituko XII. Gipuzkoako Txapelketako final horiek Zumaiako Aitzuri pilotalekuan jokatu ziren larunbatean.
Elizalde Herri Eskolako, Elizalde Institutuko eta Haurtzaro Ikastolako ikasleek ikasturte honetan Agenda 2030en barruan landutakoaren berri eman diete Agustin Lekuona eta Ander Santesteban zinegotziei. Dekalogo bat aurkeztu dute.
PSE-EE, EAJ eta Ahal Duguk bat egin dute LGTBIfobiaren Aurkako Egunaren harira. EH Bilduk testua ez sinatzeko arrazoiak azaldu ditu.