Azken urteetako jendetsuenak izan dira aurtengo auzo batzarrak. Besteak beste, hondakinak, kotxeen abiadura, edo aparkalekuak aipatu dituzte.
Eukene Saez eta Iñaki Fernandezek osaturiko bikoteak Portugalera egin du bidea talde pasaitarra ordezkatzeko. 'Top-10'-a gertu izan dute.
Oreretako Gazte Sortzaileak izeneko talde batek topaketa egingo du Zabala Enea II gaztetxean hilaren 15ean. "Kultur adierazpide nagusienen zirkulutik kanpoko kultura" landu nahi dutela diote.
Hilaren 14ean abiatuko dira 2022ko Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldiak, 23ra bitarte. Barruti guztietan egongo dira emanaldiak.
Azken urteetan haur eta nerabeen buru osasuneko arazoak areagotu egin dira. Urriaren 10ean da Osasun Mentalaren Nazioarteko Eguna, eta eritasuna normalizatzen ari bada ere, oraindik bidea dago egiteko.
Oarsoaldeko taldeen arteko partida Jesus Mari Zamoran jokatuko da, 16:30ean. Egoera ezberdinean iritsiko dira bi taldeak.
COVID-19ak batez ere nerabeen osasun mentalean eragina duela uste du Martinezek. Horri eusteko haiek entzutea ezinbestekoa dela uste du, eta erantzunak komunitarioa behar duela izan.
Asteburu osoa hartuko duen egitaraua prestatu du Illunbe Musika Elkarteak, 50. urteurrena ospatzen jarraitzeko. Azaroa koruen hilabetea izango da, eta abenduan bukatuko dute ospakizunekin.
38 urte beteko ditu aurki Zintzilik irrati libreak. Urteurrena probestu nahi dute herritarrengana hurbiltzeko, ateak zabalduko dituzte. Irratsaio bat egin edo irratia ezagutu nahi dutenei deialdia luzatu diete.
Hilaren 15erako egin dute deialdia. 09:00etan abiatuko dira, Euskal Herria plazatik, Gaintxurizketa aldera.
'Herrian xaltoka' egitasmoaren finantzazioan laguntza ematen ari direnei eskerrak eman dizkie Lezoko pailazoak.
Pasaiako Kirol Orientazio Zerbitzuaren erabiltzaileek orientatzaileak bidalitako ariketak taldean burutu eta bere laguntza zuzena edukiko dute.
Oiartzungo Feministen Asanbladako kideek datorren astelehenean emango diote hasiera ikasturteari.
Herriko hamasei kirol taldek jokatuko dute asteburuan. Partida horietatik asko Plazetan eta Bekoerrotan izango dira.
Ikaztegietatik Albizturrera joango dira errenteriarrak, lau ordu eta erdi inguruko etapa egingo dute. Aldez aurretik izena eman beharko da.
The Hellectric Devilz eta Apaga y Vamonos taldeek kontzertua emango dute bihar (larunbata) Txerrimuño baserrian.