Udalak herriaren kalteberatasunak diagnostikatu ditu, neurriak hartzeko. Herritarrek galdetegiak dituzte eskuragarri, proposamenak egiteko.
Donostiako Udal Txistulari Bandako Jagoba Astiazaran bakarlari arituko da, eta proposamen eszeniko dotorearekin onduko dute emanaldia.
San Pantaleon ospatu zuten atzo Donibanen, eta, aurreikus zitekeen moduan, arimarik ere ez zen kabitzen barrutian.
Txanponaren bi aldeak agerian izan dira gaur lonjaren estalki berriaren aurkezpenean. Goian, plaza berde berria; behean, langileen protesta.
Oiartzungo Udalak txangoa antolatu du abuztuko azkeneko larunbaterako. Aranzadiko arkeologoek egiten duten lana azalduko dute.
Udalak festetan eskainiko dituen zerbitzuak aurkeztu ditu. Arreta gunea Mendiburu kalean jarriko dute; Xorrolak zerbitzua luzatuko du gauetara.
"Berritzaile" gisa definitu du iniziatiba Kamelamos Adikerar elkarteak, "gure gizartean ijitoen kontrako jarrera borrokatzeko sortua".
Inoizko saririk garrantzitsuena irabazi du Landarbasok: Asiako Choral Grand Prix. Sari hori mugarri historikoa da euskal musika koralarentzat. Atzo jokatutako Baliko nazioarteko jaialdia ere irabazi dute.
Abuztuaren 6an 23 urtez azpiko eta Elite Mailako txirrindularien Xanisteban Saria Txomin Perurenaren Oroimenezkoa lasterketa lehiatuko da, 10:00etatik aurrera. 75. ekitaldia izango da aurtengoa, eta berritasunekin dator.
Hilaren 12an aurkeztu zuten Joxepa Antoni Aranberri anitzenean ‘Aquí y allí’ (‘Hemen eta han’) dokumentala. Familia etorkinen bigarren belaunaldiari ahotsa eman dio SOS Arrazakeriak.
Gazte Mailako finala Iturriozko pilotalekuan jokatuko dute, etzi. Helduen bi finalak abuztuaren 1ean izango dira, Kontzejupean.
Unete a la generacion D kanpainak Errenteria-Orereta bisitatuko du abuztuaren 1etik 3ra bitartean. Gaitasun digitalen gaineko kanpaina da.
Altuna eta Imazek osatutako bikoteak Larrazabal eta Zabaletaren kontra jokatuko dute, lehenago, beste partida bat jokatuko dute.
Kontsulta itzazu asteburuan Oarsoaldeko herrietan egongo diren ekitaldiak. Agenda osoa zuretzat eskuragarri.
Irailaren 10era arte izango du udako ordutegia herriko igerilekuak. Berdegunea eta ur jolasen eremua ordura arte zabalik dira.
Laguntzaileek, klubari babesa ematearekin batera, hainbat abantaila izango dituzte.
Udal langileak arazoari konponbidea emateko lanean ari dira. Inguruko bizilagunei barkamena eskatu die udal erakundeak.
Asteartez hasi eta igandearekin bukatuko dira Lezoko bigarren festak. Egitarauaren gaineko xehetasunak aurrerago emango dituzte.
Martxan dira Katuen Etxadiko ur txorrota berriak. Horiez gain, kulunka bat, bi piknik mahai, eta eskalatzeko estruktura bat ere badaude.
Oidultz elkarteko dultzaineroak xanistebanetan bazterrak girotzen ibiliko dira. Erronka bat dute, gazteak taldera erakartzea. Herritik kanpo ere arituko dira, Pasai Donibanen eta Goizuetan tarteko.