Piztu Lezoren ekimenez Gazte Eguna egiten ari dira gaur Lezon. Goizeko herri olinpiaden ondotik, herri bazkaria egin dute Saldise plazan.
Arte Egunen barruan, Poesia Eguna gaur Oiartzunen. Goizean errezitaldia egin dute bertako eta kanpoko olerkariek.
Produktu eta elikagai ekologikoen azoka jaso du Errenteria-Oreretako Gamon Zumardiak goizean zehar.
Ehunka izango dira aurten ere Arrantzaleen eta Tartekoen bazkariarekin bat egingo dutenak. Herri giroa sortzeaz gain, belaunaldien arteko harremana indartzeko eguna izango da.
Oiartzungo Arte Egunen barruan, Hiru Binakaren barruko ikuskizunak egin zituzten atzo. Gaurkoa Poesiaren Eguna da.
Astelehenetik hilaren 24ra arteko epean mantenu eta hobetze lanak egingo dituzte herriko igerilekuan. Alternatiba eskaini du udalak.
Kuadrillategi, Faktoria edo ludoteketan lan egiteko poltsa zabaldu du Ttakun Kultur Elkarteak. Curriculumak bidaltzeko aukera, udalaren webgunean.