Agertoki berria aukeratu du aurkezpen hori egiteko: Kultur eta sormen industrien poloa izango den Agustinak eraikina.
Errenteriako paper fabrikako hondakin urak zuzenean itsasora eramateko hustubidearen proiektua baliogabetu egin dutela jakinarazi du Eguzki talde ekologistak.
Iztietako anbulatorioan egunetik egunera okertzen ari da egoera eta ez daude prest ezer egin gabe gelditzeko.
Proiektuaren bideragarritasuna zalantzan jartzen zuten hainbat alegazio egin zituen 2020an, eta orain heldu da Sustapen Ministerioaren erantzuna.
Udalak eta herriko eragileek, bihartik hasita, hainbat jarduera antolatu dituzte Indarkeria Matxistaren Aurkako egunaren harira.
Lihoa hari bihurtzeko prozesua ikertu dute hiru hamarkadaz Bixen Lartzabalek eta Estanis Urdanpilletak. Ondare material eta immaterial andana bildu dute bi oiartzuarrek.
Abesbatza munduan esperientzia handia dute Dos-i taldeko kideek eta kontzertu ugari emandakoak dira.
Herriko parkeen errealitatea ezagututa, herriko eragileekin bilera aroa hasi dute. Atzo bertan egin zuten lehen bilkura.
Pasaia-Lezo Lizeoko guraso talde baten kezkatik sortutako taldea da. Teknologiekiko harreman eredu arduratsuago eta kontzienteago bat sustatzea dute xede, erabilera okerrak minimizatuz.
Aingeru Oiartzabal psikologo oiartzuarrak hitzaldia emango du gaur arratsaldean, Killirikuperen ahalduntze eskolaren barruan. Ikasitako babesgabetasuna kudeatzeko gakoak emango ditu.
Alderdi sozialistak dio aurrekontu proposamenak ez diela "oinarrizko erronkei" erantzuten.
Sari banaketa ekitaldia abenduaren 1ean egingo dute Oiartzungo Landetxen, 19:00etan hasita. Ekitaldi irekia da, edonor joan daiteke.
Gaurtik hilaren 29ra arte, jarduera mordoa izango dira herritarren eskura. Ekintza batzuk haur eta gazteek proposatu dituzte. Besteak, aldiz, 'Eskubidean' herri proiektuak antolatu ditu.
Trintxerpeko Musika Bandak Santa Zeziliako kontzertua eskainiko du igandean Trintxerpeko Gernika plazan, 13:00etan.
Areto futboleko taldeek irekiko dute Pasaiako kirol taldeen asteburua. Bihar eta etzi, partida mordoa izango dira Pasaian.
Puzker itzela album ilustratua aniztasunaren gainean josi dute: "Egungo gizarteak aniztasunarekiko duen jarrera ezkorra modu dibertigarrian landu dut liburuan".
Gaurtik igandera arte asko eta askotarikoak dira herrian izango diren kultur emanaldiak. Bertsolaritza, antzerkia, musika, ikus-entzunezkoak... Denetik da.
Gizonen talde nagusiak Hernaniren bisita jasoko du bihar arratsaldean. Areto futboleko lehenengo taldeak Tolosan jokatuko du.