Haur eta gazteentzako euskarazko produktuen katalogoa sortu dute
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak 0 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzako euskarazko produktuen katalogoa argitaratu du.
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak 0 urtetik 16 urtera bitarteko haur eta gazteentzako euskarazko produktuen katalogoa argitaratu du. Musika, informatika, filmak, liburuak, aldizkariak, jostailuak, jokoak eta web helbideak daude, besteak beste, zerrenda honetan, aisialdirako produktuen artean euskaraz daudenak nabarmendu nahi baitituzte.
Sortzaileek zehaztu dute katalogoaren helburua dela gurasoei haurrentzako euskarazko produktuak eta gazteei euren gustuko euskarazko produktuak aukeratzen eta bilatzen laguntzea. Horregatik, katalogoan produktu bakoitza zein adinetako jendearentzat den, prezioa, egilea eta bestelako informazioa agertzen da.
Eskualdeko Euskara Batzordeak katalogoa Euskal Herriko hainbat udalekin batera atera du, eta ikastetxeen bidez banatu zaie papereko formatuan Oiartzungo eta Pasaiako LH 1. mailako eta DBH 1eko ikasleei. Hots, eskualdeko ikasle guztiei bidali zaie katalogoa. Hemen ikus daiteke berau.