Asteazkenean (hilaren 12an) itxiko dute Donibaneko kale nagusia, 10:00etatik 11:30era. Zenbait unetan oinezkoentzat ere itxiko dute.
Otsailaren 3an egin zuten Ertzaintzak eta Espainiako Poliziak operazio bateratua, eta gaztañoko bizilagun bat atxilotu. Erakunde kriminaleko kide izatea, lesioak, hertsapenak eta mehatxuak egitea egozten diete Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak zabaldutako informazioaren arabera.
Haziak-ek botere harremanak irauli eta haziak erein nahi ditu. Herritarrekin egiten dute lan, eta bakardadearen gaia jorratu dute Kuadrillategi eta Zaintzadiko kideekin.
Atzo, igandearekin, hasi ziren Gaintxurizketako behin-behineko pasabidea egiteko lanak. Lezoko Udalak baikor baloratu du lanen hasiera.
Errenteria-Oreretan ere kalera irten dira, Irungo hilketa matxista salatzera. Benetako neurriak "behingoz" hartzeko exijitu du Oreretako Asanblada Feministak.
Oiartzuarrak ere kalera irten dira Irungo erailketa matxista salatzera. Urtea "nazkatuta, nekatuta eta haserre" hasi dutela adierazi zuten atzo Oiartzungo Feministen Asanbladako kideek.
Clara Rangel plazara deitu du Oreretako Mugimendu Feministak bihar, larunbata, 12:30ean.
Online eta modu anonimoan betetzeko galdetegia zabaldu du udalak; LGTBI+ komunitatearen diagnostikoa osatzeko bidean tresna bat gehiago izan nahi du.
Orain arte Hirigune Historikoan ziren eraikinei begirakoa zen laguntza udalerri osora zabaldu du udalak.
Don Bosco LHII ikastetxeko automozio eta mugikortasun sailek eman dituzte "ezinbesteko" aholkuak; bi sail horietan automobilgintzan, mugikortasunean eta bide segurtasunean adituak diren 40 irakasletik gora ari dira lanean.
Ostegunean, otsailak 13 izango da hitzaldia Reina aretoan.
Jarraian, zerrendan, Lezoko kirol talde nagusienek asteburuan izan dituzten emaitzak.
Laugarren denboraldiko lehen atala primizian ikusteko aukera izango dute Lezo eta Oiartzungo gaztetxoek. Sarrerak erosi behar dira.
Neurria egikaritzeko mozioa aurkeztu du talde sozialistak. Zaraten mapa eguneratzeko eskaera ere egin du.
Porrotx, Marimotots, Pupu, Lore eta Txapasek 'Ostirala iritsi da!' emanaldia egingo dute Elorsoro kiroldegian igandean, 17:00etan.
Xoxolur Mendi Klubak iganderako antolatu du sasoiko bosgarren irteera: Oiartzungo Elorrietako kaskora joango dira.
Oiartzungo Gizon Foroa antolatu dute, Hiruki Larroxa elkartearen bidelaguntzaz. Lehenengo saioa hilaren 11n izango da, 18.00etan, Arizmendienean.
09:00etatik 12:00etara kenduko dute ura Urgull kale osoan eta Andonaegi jauregian.
Udalak Karla Lekuona futbol zelaia berritu du. Hilaren 16an izango da inaugurazio ofiziala, aurten Oiartzungo Kirol Elkarteak (OKE) 50 urte betetzen dituen honetan.
Kontu Kantariren bigarren emanaldia Mendibilena izango da, martxoaren 9an, Donibaneko Bonantza elizan. Sarrerak eskuragarri daude.