Urteko diru laguntza eta hitzarmen proposamenak zein 2025ean udalak lizitatuko dituen kontratu handien aurreikuspena aho batez onartu zituzten.
Gaurtik –hilak 31– otsailaren 2ra hainbat partida jokatuko dituzte Oiartzun KE-k, Txostek eta Oiarpek.
Pasaiako Udal Euskaltegiak prest du aurtengo Kultur Astea. Pasaitar guztiei begirako hainbat jarduera antolatu dituzte.
Behemendi Landa Garapen Elkarteak eta Errenteriako Udalak langile bat kontratatu dute nekazari eta abeltzain titularrek beren lanak egin ezin dituzten egoeretan laguntzeko.
Oiartzun Kirol Elkarteak 'Ereindako hazia, 50 urte futbolean' izeneko ekitaldia antolatu du gaur arratsalderako. 50 urte bete ditu klubak, eta hori ospatuko dute. Hala ere, urtean zehar jarduera gehiago egingo dituztela aurreratu dute.
Pasaiako Berdintasun Mahaiaren ekimenez, emakume eskorgarien omenezko mural bat margotu dute Trintxerpen. Mahaiaren helburua da Pasaiako emakumeen memoria jasotzea eta ahanzturan ez gelditzea.
Mintzalaguna programarako izena emateko epea zabaldu du Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak. Bertan parte hartzen dutenek, euskaraz bizi nahi dutenentzat programak duen «garrantzia» eta «onurak» izan dituzte hizpide.
XVI. mendeko baleontzia da 'San Juan', Pasaian eraikia. Ternuara joaten ziren zama ontzi transozeanikoen adibide bat da, eta Red Bayn hondoratu zen 1565ean. Albaola itsasontzia eraikitzen ari da, eta bukatzean Kanadara joan nahi dute nabigatzen.
Hilaren 24an inauguratu zuten Lezo-Donibane bidegorriaren azken zatia. Mugikortasun azpiegitura egiteko obraren zatirik txikiena bazen ere, denboran asko luzatu da hura egikaritzea.
Uretaratzetik oso gertu da Albaolan eraikitzen ari diren 'San Juan' baleontzia. Biharko erreportajearen aurrerapentxo bat, bideoan.
Osasungintza Publikoa Aurrera Herri Plataformak deituta, manifestazioak egingo dituzte bihar Bilbo, Gasteiz eta Donostian.
19:00etan elkartuko dira Landetxe plazan; Elizalde auzoan barrena ibiliko dira kopla kantari abesbatzakoak.
Bizi Errenteria bonuen 6.kanpainaren balorazio positiboa egin du udalak: aurtengoa izan da bonu gehien erabili den urtea.
Trintxerpeko Itsastarrak eta Herrerako Mendizaleak Goizueta eta Arantzara joango dira otsailaren 9an. Bi ibilbide proposatu dituzte: luzea, 20 kilometrokoa, eta motzagoa, 11,5 kilometrokoa.
Donibaneko eta Trintxerpe-San Pedroko udal ludotekek prest dute ikasturteko bigarren zatira begirako izen emate kanpaina: otsailaren 3tik 15era bitartean izango da.
Otsailaren 8an Urdaburu Mendizale Elkarteak haurrentzat eski ikastaroa eta irteera antolatu du Somporteko eski estazioan.
Pasaiako kirol taldeak gaur jarriko dira martxan Antxoren eta Sanpedotarraren areto futboleko partidekin. Gainontzeko neurketak, bihar eta etzi.
Gaurtik martxoaren 17ra izango da zabalik tasa hori ordaintzeko epea.
Errenteria etxebizitzaren arloan tentsionatutako eremu izendatu du estatuak. Euskal Sozialistak Udal Taldeak (PSE-EE) etxebizitzaren krisiari aurre egiteko neurri zehatzak hartu behar direla nabarmendu du.
Lezoko kultur asteburuaren barruan, kontzertu bat jasoko du herriguneko baserriak eta antzerki obra bat herriko antzokiak.