Kategoria bereko 20 ontzi aritu dira lehian urteko lehen jaitsieran eta Hibaikakoak hamargarren sailkatu dira.
Gaurtik, Bizkai eta Gipuzkoako portuetan hainbat eginkizun betetzeko eskumena du Ertzaintzak. Hala iragarri du Imanol Pradales lehendakariak.
Lau saio antolatu dira otsailetik maiatzera, San Pedro-Trintxerpeko gaztelekuan. Lehen saioa asteazken honetan izango da (hilak 5), 18:00etatik 19:30era. Izen emateak irekita daude.
Eskalerillaseko 10 eta 11 atarietako bizilagunak etxegabetze arriskuan daude, eta bizilagunek eta Etxebizitza Sindikatuak mozio bat erregistratu zuten urteko lehen osoko bilkuran.
Duintasunak hileko lehen asteleheneko protesta egin du eta mobilizatzen jarraitzeko asmoa berretsi du. HEL Herri Ekimen Legegilea babesteko sinadurak biltzen jarraitzen du pentsiodunen mugimenduak.
Lezo BTT Gaztea 2025 topaketa egin zuten atzo (igandea) 100 bat parte hartzailerekin. Natura, aisia eta kirola uztartu zituzten.
Gaztaño auzoan ari dira egiten operazioa. Agente asko dira bertan, uniformez eta kalez jantzita.
Ostiralean izango da solasaldia Gaztañoko auzo lokalean, 19:00etan hasita.
Lezo Herri Eskolako ikasleen gurasoen elkarteak aitortza jasoko du ostiralean. 'KomunitateAGO' jardunaldietan protagonista izango da.
Atotxako geltokiko lanengatik, Hernani eta Irun arteko bidea ezingo da trenez egin. Autobusak jarriko ditu Renfek.
Bihar, hilak 4, Santa Ageda bezpera da, eta pasaitarrek koplaz beteko dituzte Antxoko, Donibaneko eta Trintxerpeko kaleak.
Lezoko Tomas Garbizu musika eskolako piano ikasleek hilaren 22ko Errenteriako Piano Jaialdian parte hartuko dute. Hilaren 10ean prestaketa-entzunaldia egingo dute Musika Eskolako Areto Nagusian, 18:00etan.
Futbolean, garaipenik ez talde nagusiek. Areto futbolean, bertan behera Donipariren eta Antxoren partidak, epaileen grebagatik. Eskubaloian, bi garaipen.
San Juanen gizonen traineruak Boiroko jaitsiera irabazi zuen larunbatean. Urteko lehen estropadan, lehen bandera eskuratu dute arrosek.
Arraztalok Oiartzungo ustiategian astean 25 ordu lan egiteko baratzako langilea bilatzen du. Nekazaritza lanetan aritzeko denez, nekazaritza arloko esperientzia edo ikasketak izatea eskatzen zaie hautagaiei.
Gipuzkoako Batel Ligako laugarren jardunaldiko estropadak jokatu ziren atzo (igandea) Pasaiako badian.