Hatortxu Rock jaialdia hainbat musika talderen itzulera iragartzen ari da gaur, tartean, Autobus Magikoarena. Hatortxu Rockekoaz gain, beste emanaldi bat ere egongo dela iragarri du taldeko abeslariak.
Gatazkak literatura eta beste arte diziplinen bidez ikasgeletan lantzeko metodo didaktiko bat sortu du EHUko Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan Ikerketa taldeak; Herri Arte Eskolako Hitza departamendua izan da proiektu berritzailearen inkubagailua.
Ingurumen hezitzaileek 300 etxebizitza baino gehiago bisitatu dituzte jada kanpainaren nondik-norakoak azaltzeko. Atzotik, informazio puntu finko eta ibiltariak aurki daitezke udalerrian.
Pasaiako Portu Agintaritzak Automobil eta Kamioi Fabrikatzaileen Espainiako Elkarteko eta Noatum-UECCko ibilgailuen terminaleko ordezkarien bisita jaso du gaur goizean.
Esti eta Mikel Markez San Pedroko Udal Aretoan izan ziren larunbatean. Hurrengo saioa martxoaren 9an izango da, Donibanen, Gontzal Mendibilekin.
Astrolabium Teatroak prestatu du hilaren 8an ikusteko aukera egongo den antzezlana. 18:00etan hasiko da emanaldia Landetxe Kultur Aretoan.
Pixkol@bis konpainiaren ikuskizuna Trintxerpeko Alkateordetzan izango da, 19:00etan. Sarrerak eskuragarri daude Bibe atarian, 5 euroan.
Ganbara Musika kontzertua antolatu dute Lezoko Tomas Garbizu Udal Musika eskolan hilaren 8rako.