MoreretaOn iniziatiba antolatu du bosgarrenez, Orereta Ikastolak. Orereta Ikastolako ikasle eta irakasleak aritu dira Martxoaren 8arekin bat egin eta jendarte parekidea aldarrikatu asmoa duen iniziatiban goiz eta arratsaldez.
Astelehenean, hilak 10, izango da batzarra Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunearen egoitzan.
300 emakume bildu dira Merkatuzarren mahaiaren bueltara, auzoetako elkarteetako emakumeen bazkarian, Martxoaren 7aren bezperan.
Bihar –hilak 8– Emakumearen Nazioarteko Eguna da, eta Oiartzungo Udaleko EH Bildu eta EAJko taldeek adierazpen instituzionala adostu dute.
Olarri dantza taldeak Haurtzaro eta Oiartzo ikastolekin batera antolatu du autobusa. Hilaren 17a baino lehen eman behar da izena.
Administrazio elektronikoa errazteko hartu dute erabakia. Makinak Oiartzungo Udaletxean eta Arraguako Euskotren geltokian daude.
Kolorez, dantzaz eta doinuz bete dituzte Karmengo Ama ikastetxeko haur eta gazteek Trintxerpeko kaleak gaur goizean.
Trintxerpe Illunbe Arraun Elkarteak emakume arraunlari beteranoz osatutako traineru bat atera du. Egun 38 emakume ari dira arraunean Trintxerpen, astean lautan, eta onartu dute «oso pozik» daudela.
Memoria historikoaren garrantzia eta mantenua pil-pilean dagoen honetan, Errenteria-Oreretan, 1980ko hamarkadan antolatu, eta abortatzeko aukera erraztu zuten zenbait emakumek.
Atzo hasi ziren Lezoko Martxoaren8aren barruko jarduerak. Gaur, bertso afaria Ibai Ondon; bihar, manifestazioa eta Miren Gezalari aitortza.
Sarrerak astelehenean jarri zituzten salgai online eta Lekuona Fabrikan bertan modu presentzialean 7 euroan, eta oraindik ere gutxi batzuk gelditzen direla jakinarazi du Musika Bandak.
Maite Frankok "Helduentzako ipuinak feminismotik" ipuin kontaketa eskainiko du.Oiartzungo Pleno aretoan, hilaren 11ean, 19:00etan.
MATER Ontzi Museo Ekoaktiboak eta LIBERA proiektuak ibai hondakinen bilketa antolatu dute Fanderia auzoan, Oiartzun ibaia garbitzeko. Herritarrei dei egin diete garbiketan parte hartzera. Hilaren 15ean izango da, 11:00etatik 13:00era.
Eskaintzarekin bat egin nahi dutenek hilaren 24a baino lehenago bidali behar dituzte curriculumak HITZAra.
Lezoko PSE-EEk gobernu taldeari eskatu dio etxebizitza gune tentsionatu izendatu dadin prozesu administratiboa azkartzeko. 2023an aurkeztu zuten mozioa, alderdi politiko guztiek onartu zutena.
Igande honetan, kontzertu solidarioa eskainiko du Easo Abesbatzak. Errenteriako Madalen Basilikan izango da, 12:00etan, eta jasotzen diren dohaintzak AFAGI elkartera bideratuko dira.
Pasaiako kirol taldeak gaur jarriko dira martxan areto futboleko partidekin. Gainerako lehiak, bihar eta etzi.