Frankismoaren esklaboek erabili zituzten zuloak lotarako. Maiatzaren 18an gunea ezagutzeko eta errepresaliatuei aitortza egiteko ekitaldia egingo du Etxetxok.
Ordutegi zehatza du zerbitzuak, eta ordubetez erabili ahal izango da eremua. Argiztatzeko sistema aktibatzeko ordaindu egin behar da.
Apirilaren 25etik maiatzaren 24ra artean HITZAkide egiten direnek 11 sariko zozketa batean parte hartzeko aukera izango dute.
Pasaiako Udal Haurreskolak zerbitzua etengo du datorren ikasturtetik aurrera. LABek adierazi du erabakia "guztiz okerra" dela eta udalari eskatu dio hartutako erabakian atzera egin dezan.
Hilaren 26ra arte aurkez daitezke lanak bigarrenez antolatu den Lekuona Fabrika Poesia Lehiaketara.
Hilaren 25eko San Marko Egunerako opilak berotzen hasi dira jada gozotegi askotan. HITZA Irungo Agirre gozotegian izan da, prozesua bertatik bertara ezagutzeko.
Marimotots, Porrotx eta Libe Amazoniara egindako bidaiaren inguruan arituko dira. Astelehenean Antxoko liburutegian izango da saioa, eta asteartean, San Pedroko liburutegian.
Martzelina Bertsozale Elkarteak antolatuta, Real Sociedad - Athletic Club Bertso Derbia 12:00etan izango da, Landetxen.
Igeldo kaleko jarduketak auzo osoaren birgaitze integraleko planaren barruan kokatuta daude, eta lanak 21 astetan gauzatzea aurreikusi du udalak.
Maiatzaren 4a baino lehen aurkeztu behar dira 'Oarso 2025' aldizkarirako egindako lanak. Uztail erdi aldera argitaratu dela jakinarazi dute.
Irrati librearen 40. urteurrenaren harirako erakusketa zabalduko dute hilaren 29an Xenpelar Etxean.
'Flow' zinema mutua den filma eta 'El 47' izango dira gaur Landetxen ikusgai egongo diren filmak. 17:00 eta 19:30ean dira saioak.
Itsasmendik antolatuta, Donibaneko Santiago plazak jasoko du dantzaldi herrikoia, 12:00etatik aurrera.
Gailu elektronikoei bigarren bizitza bat emateko tailerra egingo dute hilaren 30ean Torrekuan.
Bihar (hilak 25) estreinatuko da Asier Urbietaren 'Faisaien Irla' filma, eta asteartera bitarte ikusgai egongo da Niessenen.