Oiartzungo XXXIV. Sagardo Eguneko arratsaldean sagardotegi handi bihurtu da Done Eztebe plaza. Gazteek eurena egin dute txotxa.
Azoka, eta herriko sagardo egileen dastaketa izan dira goizean Done Eztebe plazan. Arratsaldean, txotx erraldoia.
Aurtengo laugarren erailketa matxista salatzeko, Oiartzungo Feministen Asanbladak deituta, elkarretaratzea egin dute Oiartzungo plazan.
Igandetik –ekainak 1– ekainaren 30era arte egongo da martxan 'Pasaian erosi' ekimena. 10 euroko bonuak erosi eta 15 euroko erosketak egitean datza.
ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek Etxerat elkartearekin eta Sare Herritarrarekin batera antolatutako azken ostirala ohi bezala 19:30ean abiatuko da Herriko Plazatik.
Krosak hamabigarren ekitaldia izango du aurten eta emakumeen pala txapelketa lehen aldiz antolatu dute.
Ezaguna egin da azken urtean, kanta ezagunak aukeratu eta euskaratuta igotzen dituelako sarera, bereziki TikTokera. Euskaraldiaren Hamaikakoaren parte izan da.
Espainiako eskrima txapeldun izan berri da sanpedrotarra, 17 urtez azpikoen mailan. Pauso sendoak ematen ari da, eta aurten Europako eta Munduko txapelketetan izan da.
Donibaneko saneamendu sareko lanak atzeratu dituzte, eta hitzarmen berria egin beharko dute eragindako erakundeek, aldundiak lanen planteamendua aldatu ostean. Lanak aurten hastea eskatu dute bizilagunek.
Iñigo Isasa oiartzuarrak kudeatzen du Oiartzungo Baleio sagardotegia, eta, bihar, Done Eztebe plazan izango da berak ekoitzitako edariarekin. Txotxik ez duen Gipuzkoako sagardotegi bakarra da Baleio.
Clara Rangel plazan elkarretaratzera deitu du Oreretako Mugimendu Feministak, 12:30ean. Udalak gaitzespen adierazpena egin du.
Bihar (ekainak 1, igandea) izango da jokoan sasoiko lehen txapel ofiziala. Oarso Bidasoko zortzi traineru izango dira Orion.
Pasaiako Udalak erakunde adierazpena egin du Bilboko hilketa bikario matxista salatzeko. Mobilizazioetara joateko dei egin die herrikideei.
Lezoko Udalak, Iruntzen Lezoko Emakume Taldeak, Piztu Lezok eta Gaxuxa Emakume elkarteak irmo salatu dute hilketa.
Martxan da XVI. Musikaz Blai. Bihar eta etzi hainbat ekitaldi jasoko ditu barrutiak, eta trafikoan eragina izango dute.
Ekaineko Oiartzungo aisialdirako agenda argitaratu dute, eta, besteak beste, jaiak, azokak eta elkartasun ekimenak egingo dituzte.
Eskubidean Planaren bidez, Pasaiako gazteek barrutia auzolanean garbitzeko deia luzatu diete herritarrei. Bizkaia plazan elkartuko dira, 17:00etan.
Maite Kortajarena udaleko gizarte langilea eta Eli Astiasaran Haur eta Nerabeen eskubideen saileko teknikaria 'Euskadiko haurren hiri lagunen bileran' izan ziren atzo.
Bilboko erailketa salatzeko elkarretaratzea egingo du Oiartzungo Feministen Asanbladak, gaur. 19:00etan izango da, Oiartzungo plazan.
AGIJUPENS elkarteak antolatuta, finalak Trintxerpeko erretiratuen egoitzan jokatu ziren, hilaren 22an. Sari asko Pasaian geratu ziren.