Sare Herritarrak nazio dinamika egingo du hilaren 17 eta 18an zigorra erregimen itxian betetzen ari diren euskal presoei ezartzen zaien salbuespen araudia bertan behera utzi eta horien etxeratzea exijitzeko.
Bihar (larunbata) izango da jokoan Gipuzkoako Trainerilla Ligako laugarren eta azken estropada. Igandean, Gipuzkoako Txapelketa Donibanen.
Gaur ireki da Lezoko Udalak eta Hika Teatroa konpainiak sustatzen duten lehiaketan parte hartzeko epea, irailaren 10era arte irekia egongo dena.
Greba deialdia dute egina datorren aste osorako ikastetxe publikoetako irakasleek hezkuntza publiko duina eskatzeko. Don Boscoko irakasleak kalera atera dira gaur, aste honetan udalerriko beste ikastetxeetako hezkuntza komunitateek egin moduan grebarekin bat egiteko.
Euskarazko ikerkuntza sustatzearekin batera, emakumeen ikerketa lana bultzatzen du bekak, baita Errenteriaren iraganeko eta egungo egoerari buruzko ezagutza zabaltzearen alde egin alderdi guztietan.
San Pedroko Trapaiak taldearen III. urteurrena goratzeko jaia antolatu du biharko. Sanpedrotarrak 12:30ean jarriko dira martxan, frontoian. Bertan sagardoa dastatu eta bote eta igel txapelketak jokatuko dituzte.
'Breaker' fanzinearen 40 urteen ospakizun betean dira Antxon. Atzo hitzaldia izan zen, eta bihar (larunbata) Breaker Festen txanda.
Euskaraldiko antolatzaileek gazteak aktibatu eta saretu dituzte. Haien ekimenez, Antxok Anariren kontzertua jasoko du hilaren 16an, eta gogoeta saio bat ere egin zuten apirilean euskararen inguruan hausnartzeko.
Gizon batek Gasteizko emakume bat hil zuen Haron. Elkarretaratzea antolatu dute Oiartzungo plazan gaur, hilaren 9an, 19:00etan.
HITZAk, Euskaraldia gaitzat, azal sariketa egin du. LHko ikasleek 770 proposamen bidali dituzte denera.
'Patronala esplotatzailea. Langileen alde, gutxieneko soldata eta pentsioak hemen erabaki' leloa zuten pankartak kentzeko agindu zion PPko zinegotziak udaltzainburuari, eta azken horrek kale garbiketa zerbitzuari helarazi zion agindua. "Eraso larria" dela salatu du LABek.
Erabilerarik gabe geldituko da tunel hori trenbidea estali ondoren, eta Galtzaraborda Pasai Antxorekin lotuko duen bidegorria egitea proposatu du.
Desfilea bitartean trafiko mozketak izango dira Trintxerpe erdialdeko kaleetan. Autobus publikoetan ere eragina izango du jarduerak.
35.000 eurokoa da diru laguntza, eta sortu berri diren edo azken bost urteetan abiatu diren proiektuei bideratua dago.
Iaz lur jausi batzuk izan ziren eremu horretan, eta zonaldea egonkortzen hasi dira orain. Bidea itxita egongo da ibilgailuentzat obrek irauten duten denboran, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 17:00etara.
Errenteriako auzoetako emakume elkarteek eta Errenteriako Udalak erakusketa antolatu dute ikasturtean egin dituzten lanak erakusteko.
Ikasleek Lekuona Fabrikan ikasteko aukera izango dute asteburuetan, bihartik hasi eta ekainaren 22a arte.
Maiatzaren 31 baino lehen kirol instalazioetan alta ematen dutenek matrikularen kostuan %100eko deskontua izango dute abonu mota guztietan, orokorra zein igerilekukoan.
Lur Live festibalaren baitan aurkeztuko dute bihar 'Zubi bat, bi zu' proiektua Lekuona Fabrikan. Artilea ekoizteko fase guztiak erakutsiko dituzte zuzenean.
Bertsoekin zita jarri du gaur gauen Xenpelar Bertso Eskolak Arkaitza tabernan.