
Europako FEDER funtsetik jasoko du diru hori udalak. Eskualdeak laguntza eskaera bateratua egin du, eta Gipuzkoakoen artetik onartu den bakarra izan da.

Hilabeteetako negoziazioen eta elkarrizketen ondoren, udalak hobekuntzarik gabeko plegua aterako duela esan zien zerbitzua ematen duten langileei iraileko osoko bilkuran.

Bihar hasiko da Euskal Eskulturak Bizirik egitasmoa, Oiartzun kulturaren mapan ezartzeko xedearekin.

Tokiko Garapen Integratuko Estrategiak finantzatzeko FEDER funtsetara aurkeztu dira, eta finantziazioa eskuratu duten Gipuzkoako udalerri bakarrak izan dira Oarsoaldeko lau herriak.

Pasaia KEk emakumeen taldeak sortu ditu lehen aldiz. Klubak zor historiko bat kitatu du, eta emakumeen futbolaren aldeko apustu irmoa egin du, herrian jokatzeko aukera izan dezaten.

Ikastolan bat egin dute Gure Haurrak Ere Badirak deitutako mobilizazioekin. Horiez gain, Palestinako herriaren babeserako beste hainbat lanketa egiten ari dira.

Oiartzundik hurbil bi parke eoliko ezarri nahi ditu Repsol enpresak. Han sortuko litzakeen argindarra garraiatzeko lineek inpaktu sakona izango lukete Oarsoaldean. Gaia lantzen hasi dira herritarrak, eta Domiko Bizirik plataforma sortu dute Oiartzunen.

Larunbateko Antzerki Testu Laburren Lehiaketako finalean maiz aipatu zituzten aurkezleek lezoarraren izen-abizenak. Antzezle izan zen, haren testuaren irakurketaz gozatu zuen, eta irabazle izan zen.

Bertako parajeak eta historia ezagutzeko, orientazio proba egingo dute urriaren 19an, goizez.

Borja Ariztimuñok emango du lehen hitzaldia, eta antolatzaileek adierazi dute ongi joan dela izen ematea.

Kezka dute Donibaneko kiroldegia erabiltzen duten klubek. Instalazioa "egoera negargarrian" dagoela uste dute, eta soluzioak eskatu dizkiote Pasaiako Udalari.

Jeltzaleek "anbizioz" landu dituzte haien proposamenak, herriaren "beharrak asetzeko" helburuarekin.

Bokalek Gau Beltzeko buruarinak egiteko tailerrak antolatu ditu Antxon, Donibanen eta San Pedron. Beharrezkoa da aurrez izena ematea.

Euskoaren proiektu pilotua Oarsoaldera iritsiko da, eta aurkezpen bilerak egingo dituzte Pasaian: hilaren 16an Donibanen eta 22an San Pedron.

Pasaiako Jabetze Eskolak 'Amatasuna zeharkatzen duten indarkeriak' hitzaldia antolatu du hilaren 13rako. Saioa Trintxerpeko Alkateordetzan izango da, 17:00etan.

Bihar San Pedroko Musika eta Abesbatza astearen 40. ekitaldia hasiko da barrutiko parrokian. Abesbatzaren kontzertua 20:00etan izango da.

Hurrengo asteburuan garagardoa barra-barra izango da Errenteria-Oreretako Alaberga auzoan. 17 zuku dastatzeko aukera izango da aurtengo festan.

Azken egunetan margotuta azaldu dira Donibaneko Puntetako pasealekuko iturrietako kartelak. Ez da lehen aldia izan, eta udalak horrelako jokabideak saihestea eta udal baliabide komunak errespetatzea eskatu du.