
2024a bukatzear dagoen honetan, urtearen balorazio baikorra egin du Mari Carmen Mogilnicki Laurak Bateko presidenteak. Ondu dituzten iniziatiba berriak aurkeztu ditu eta etorkizuneko erronken inguruan mintzatu da.

170 merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu establezimenduri diru laguntzak eman dizkio udalak digitalizazioko eta trantsizio ekologikoko proiektuak gauzatzeko; guztira, 223.000 euroko diru zatia inbertitu du tokiko ekonomia indartzen jarraitzeko.

Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektoreetako enpresek eskatu ahalko dute, eta 450.000 euroko aurrekontua izango du.

1501 urtekoak dira lehenengo ordenantzak; digitalizatu eta sarean jartzea da helburua

Lanak lau sektoretan banatuta daude, eta 2025ean bukatuko direla aurreikusi du udalak. Lan horien kostuaren % 56a Europar Batasuneko Next Generation funtsek finantzatuko dute.

Programa horren baitan diagnostikoak egin dira industriaren eta zerbitzuen sektoreetan, trantsizio digitaleko, soziodemografikoko eta ekologiko energetikoko erronkei aurre egiteko laguntza estrategikoa emanez.

Digitalizazioa eta trantsizio ekologikoa bultatzeko diru-laguntzen baitan, 14:00etatik 15:30era izango da. Parte hartzeko izena eman behar da.

Garapen agentziak prestakuntza pertsonalizatua eta doakoa eskainiko die eskualdeko negozioei eta establezimenduei.

Garapen teknologiaren gaineko jardunaldia antolatu dute hilaren 15ean. Helburua, digitalizazioak demokrazian, lan munduan, hezkuntzan eta humanitatean izan dezakeen eraginari buruz hausnartzea da antolatzaileek azaldu dutenez.