
Arantza Gonzalez koordinatzaile nagusiak ohartarazi du EAJk Pasaiako portua interes orokorreko kalifikazioa kentzea eskatzeko duen asmoaren atzean "pelotazo urbanistiko" bat dagoela.

Aurrekontuek beharrezko babes politikoa jaso dute udal gobernuaren aldeko bozekin eta alderdi jeltzalearen abstentzioarekin. PSE-EEk aurka bozkatu du.

Hainbat zuzenketa aurkeztu dizkio gobernu taldearen aurrekontu proposamenari EAJk; horiek ez dituztelako onartu "atsekabe sakona" adierazi dute jeltzaleek.

Larunbatean Santa Zeziliaren bueltako jarduerak egin zituzten San Pedron. Ekitaldian Pasai Antxoko Bandaren mendeurrena eta Jose Ignacio Elortegiren ekarpen musiko-kulturala errekonozitu zituzten.

Elixabete Murua Mindegia bozeramaleak azaldu du jeltzaleen zuzenketa sorta, eta horien helburua, gobernu taldeak 2026rako aurkeztutako udal aurrekontu proiektuari, "anbizio falta zuzentzea, aurten detektatutako beharrei erantzutea, eta datorren urteko kontuak udalerriarentzat benetako eraldatze tresna izango direla bermatzea".

Testuak aurrera egin zuen astearteko ohiko oso bilkuran udal gobernua osatzen duten alderdien babesarekin eta oposizioko bi taldeen kontrako botoekin.

Udal gobernuak, Lezoko Udalak bizi duen egoera ekonomikoaren gaineko azalpenak eman ondoren, herriko EAJk balorazioa egin du.

Asteartean iraileko osoko bilkura egin zen, eta Pasaia eremu tentsionatu izendatzeko Eusko Jaurlaritzari egin beharreko eskaera aho batez onartu zen.

Espainiako Auzitegi Gorenak aste honetan euskararen normalizazioaren kontra emandako epaia salatu dute. Eguerdian Lezon egitekoa den mobilizaziora joan daitezela eskatu diete pasaitarrei.

Hamaseigarrenez egingo dute haur krosa. Hilaren 24an izango da, 12:00etan.

Aparkalekuaren ordenantzarekin "inprobisatzen eta kaosa sortzen" ari direla egotzi dio alderdi jeltzaleak udal gobernuari.

Alderdi jeltzalearen helburua da 2026ko ekitaldiko fiskalitatea bidezkoagoa, iraunkorragoa eta sozialagoa izatea. Hiru proposamen egin dituzte.

Madalenetan zein bukatu berri diren Beraungo jaietan "gehiegizko zarata" sortu dela-eta kexa zabaldu dutela bizilagunek azaldu du EAJk prentsa ohar bidez.

Alderdi jeltzaleak EH Bilduri agindutako kolore orotako Pasaia non dagoen galdetu dio, udalerrian ia aldaketarik hauteman ez dutelako.

Proposamena aurkeztu du alderdi jeltzaleak, "auzoak denentzat indarkeriarik gabeko eremu eta inguru seguru" izan daitezen jaietan.

2025-2026 ikasturtetik aurrera zerbitzua Pasaia-Lezo Lizeoak kudeatuko duela adierazi du alderdi jeltzaleak. EAJk salatu du EH Bilduk eta Podemosek Lilitegia pribatizatzeko interesa dutela.

Pasaiako EAJk adierazi du "garrantzitsua" dela herritarrak etxeko hondakinak behar bezala kudeatzeko beharraz kontzientziatzea; baina alor horretan pausoak emateko, udalak herritarren esku baliabideak jarri behar dituela nabarmendu dute.

Talde sozialistak uste du udal gobernuak ekonomia zirkularraren legetik soilik "komeni" zaiona hautatu duela.

Iragan astean udal gobernuak aurkeztutako aurrekontuari 21 zuzenketa egin dizkiote jeltzaleek, milioi erdi eurotik gorako balioa dutenak.

Iragan asteartean onartutako araudi berri "okerreko oinarri batetik abiatzen" dela salatu dute jeltzaleek, besteak beste.