
Pandemia garaian zendutako Ennio Morricone eta Evangelos Odiseas 'Vangelis' konpositoreak gogoratu eta omenduko ditu aurtengo Errenteriako Musika Bandaren kontzertuak. Sarrerak hiru euroan eskura daitezke jada.

Errenteriako Musika Bandak urte berriko kontzertua eskainiko du ostiralean, Koldo Mitxelena ikastetxeko patioan.

Marrazki Bizidunen Musika Ametsa emanaldia eskainiko diete haurrei, EMKEren egitasmoz. Marrazki bizidunen munduan murgilduko dira, "musika bidaia zoragarria burutzeko, klasikoetatik hasi eta egungo marrazki bizidunetara iristeko".

Aitor Mitxelena Rubio zuzendariaren gidaritzapean, Errenteriako Musika Bandakoek 'Inauterietako Atarian' kontzertua eskainiko dute larunbatean Koldo Mitxelenako jolastoki estalian, 12:30ean.