
Bihar LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Eguna da, eta Pasaiako Udalak "harrotasunez" aldarrikatzen ditu LGTBIQ+ komunitateko pertsonen aniztasuna, bizitzak eta kolektibo horren eskubideen aldeko borroka.

Ortzadarraren koloreekin margotu dute beste behin San Pedroko Arraunlari kaleko zebrabidea. Pasaiako LGTBIQ+ mugimenduaren arabera, "aniztasuna, berdintasuna eta errespetua ospatzeko" eguna izan da gaurkoa.

Oarsoaldeko lau udalerrietan, 8-12 urte arteko 2.714 ikasle dira guztira, eta horien artetik 1.328 ikaslek egiten dute Eskola Kirola, ikasleen %48,93k. Nesken parte hartzea, poliki bada ere, gorantz.

Eraso sexisten aurrean 650 407 858 telefono zenbakia martxan jarriko du udalak jaietan 24 orduz arreta egiteko.

Touringen kirol kultur astearen barruan oinarrizko futbolean ematen den bortxakeriaz eta giza balioez arituko dira bihar 19:00etan hasita Xenpelar Etxean.