
Sustatzaileek musikaz betetako jai bat antolatu dute hilaren 12an San Pedroko Proisako estalkian, 17:30etik aurrera.

Hilaren 20tik abenduaren 20ra bitartean Aldaketaren Marea egitasmoa egingo da Pasaian. Aurtengo marea indartsuagoa da, eragile gehiago batu eta iraupena luzeagoa izango baita. Zikloak 40 jarduera inguru izango ditu.

Gaur 'Nik maite dut lurra' ipuinaren kontaketa egingo dute San Pedroko liburutegian, 17:30ean. Bihar Donibaneko Erroteta errekaren egoera ezagutuko dute, 17:30ean.