
Bake Bideak ostiralean zabaldu zuen Parisko Zigorren Aplikaziorako Auzitegiak Goienetxearen baldintzapeko askatasuna onartu zuela. Gaur gauzatu du erabaki hori.

Bihar elkarretaratzea egingo dute Niessen merkatalguneko sarreran Isolamendurik ez! lemapean Goienetxeari elkartasuna adierazi eta euskal presoek bizi duten salbuespen egoera salatzeko.

Itziar Moreno euskal presoa isolamendutik ateratzeko eskatuko dute gose grebarekin.