
Irrikaz eta gogotsu jaso dute gaur antxotarrek festen lekukoa. Zapi gorriz eta oihuz betetako Gure Zumardia lehertu dute herritarrek.

Atzo aurkeztu duten San Fermin elizan Gure Zumardia berrirako herritarren parte hartze bidez adostu den proiektua.

Adinekoekin, nerabeekin eta emakumeekin lanketa berezia egin ondoren, saio irekia egingo dute datorren asteazkenean.

ETSk bukatu ditu Gure Zumardia plazaren azpian egongo den geltokiaren indusketa lanak. 2026an zabaltzea aurreikusi dute.

Bota dute jaien hasierako suziria, hasi dira sanferminak. Aurten bai, olatu gorri batek Gure Zumardia bete du.

Altza eta Galtzaraborda arteko trenbide saihesbidea egiteko okupatuta egon diren lursailen zati bat erabilgarri izango da hurrengo larunbatetik aurrera. Behin-behineko urbanizazioarekin zabalduko dute.

Gaur goizean hasi dira plaza ixten, eta datozen egunetan berdina egingo dute Hamarretxeta kalean. Azoka egunotan eraitsiko dute.

Antxoko Auzo Elkarteak deitutako bilkurari babesa erakutsi diote antxotarrek gaur. Azken asteetan herrian jazotako gertakarien aurrean irtenbideak eskatzeko, txalo eta eskari artean bete dute herritarrek Zumardia.

Antxoko Muxikoen Elkartea, Jeiki Hadi taldearen musikarekin, barrutiko plaza nagusian arituko da datorren larunbat eguerdian.

Hileroko azken ostiral guztietan bezala, 20:00etan plazatik ekingo diote bihar antxotarrek euskal preso, iheslari eta deportatuen aldeko bideari.

Antxoko Gure Zumardian kontzentrazioa egingo dute igandean 13:00etan, 75 urteko emakume bat senarrak tiroz erail izana gaitzesteko.

Hilabetero egin ohi duten moduan, otsaileko azken ostiralean ere euskal preso, iheslari eta deportatuak etxean nahi dituztelako elkartu dira antxotarrak.

Taldekideak Gure Zumardian izango dira bihar 18:00etatik 20:00etara harpidetu nahi dutenei txartelak banatzeko: 20 euro banakakoa eta 50 familiakoa.

Joan den hilabetean hasitako bideari jarraipena emanez, datorren ostiralean Gure Zumardian bilduko dira, 20:00etan, Adifen alboko bulebarra eskatzeko.

Euskal preso, iheslari eta deportatuei elkartasuna adieraziko diete datorren ostiralean -hilak 29- 19:30ean Antxoko plazan.