
Askotariko programa antolatu dute Habian! eta Artisau auzoak elkarlanean 'Aldaketak Sortzen' programaren barruan.

Herriko sei sortzailek euren produktuak izango dituzte salgai Pop Up dendan beste urte batez, «herritarrengandik hurbilago» egoteko asmoz. Madalen kalean irekiko dute, astelehenean.

Saioa Matxain, Anne Gajate eta Ruben Pantinga ehungintza sortzaileen uztak jantziko du bihartik Jantziaren Zentroaren beheko solairua.

Ezagutzarik ez duten helduei begirakoa da tailerra, eta 12 urtetik gorako gaztetxoek ere izango dute parte hartzeko aukera. Gehienez hamar parte hartzaile onartuko dituzte tailerrean, eta laguneko 10 euro balio du.

Ezagutzarik ez duten helduei begirakoa da tailerra, eta 12 urtetik gorako gaztetxoek ere izango dute parte hartzeko aukera. Gehienez 12 parte hartzaile onartuko dituzte.

Habian! hazitegiko hiru sortzailek jantziaren Zentroarekin elkarlanean antolatu dute erakusketa.

Filmetarako zein telesailetarako 3D animazio digitala egiten du Jon Gama errenteriarrak. Bizitza ematen die marrazkiei. Haurrentzat ez ezik, animazioa helduentzat ere badela aldarrikatzen du.

Habian! proiektuaren barruan bitxigintza tailerra egingo dute hilaren 19an (osteguna) Torrekuan. Idoia Lizeagak gidatuko du tailerra.

Habian fabrika kreaktiboa eta Habian Teknologia kreaktiboa hartuko ditu Torrekuak. Fabrikak ehungintza eta bitxigintza tailerrak izango ditu bertan.

Gaur egin dute inaugurazioa, eta egoiliarrak diren artistek haien artisau eta artista ibilbidearen eguneraketa egin dute, haien obrekin batera.

Habian! Egoiliarren erakusketaren sortzaileak Jantziaren Zentroan izango dira beren lanak bertatik bertara aurkezten eta sormen ibilbidea partekatzen larunbatean, 11:00etan.

Sei artista gazteren sorkuntzak egongo dira ikusgai ekainaren 15era arte. Joskintza diseinuak, joko didaktikoak nahiz bitxi eta eskulturak jarriko dituzte.

Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez kudeatuko diren laguntzak enpresen ideia berriak bultzatzeko erabiliko ahalko dira.

Ainhoa Ibargurenek gidatuko du tailerra, eta Habian! inkubagailuaren egoitzan izango da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Torrekua eraikineko Habian! hazitegiko lau sortzaileren bildumen erakusketa irekiko da bihar, 11:00etan, Kapitain-etxeko beheko solairuan.

Haurtzarotik barru-barrutik sentitzen zuen harrari bide emanez bitxigintzan murgilduta dabil aspalditik Agara Agirre; Errenteriako Torrekuan du tailerra, Habian! Kreaktibo enpresa hazitegian.

Herri txiki diseinu handi goiburuarekin sormen jardunaldiak antolatu dituzte lehenengoz Torrekuan.

Torrekuak ateak parez pare zabalduko ditu asteburuan. Zehazki, Habian! proiektuaren barruan abiatutako Fabrika Kreaktiboa bertatik bertara ikusi eta han lanean ari diren artisauen lana zuzenean ezagutzeko aukera izango dute interesa dutenek.

Teknologia Kreaktiboa eta ekintzaileek duten talentua ezagutarazteko lehenengo jardunaldia antolatu du startups teknologikoen inkubagailu kolaboratiboak.