
Euskal Eskola Publikoari bere atxikimendua erakutsi dio Koldo Mitxelena Herri Ikastetxeko Hezkuntza Komunitateak. Argazki erraldoia egin zuten atzo ikastetxearen jolastokian Euskal Eskola Publikoarekiko harrotasuna adierazi eta euskal hezkuntza sistema osorako eskola bakarra aldarrikatzeko, "herri bezala publikoaren, eskubide kolektiboen eta gure ume guztientzat aukera berdintasunaren alde eginez".